Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gazteak emantzipatzeko laguntzak emango ditu udalak

Urriaren 13an, epea irekiko da 18 eta 35 urte arteko Errenteriako gazteek diru laguntzak jaso ditzaten.

Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta
2023/10/06

Aurten ere, Errenteriako Udalak gazteen emantzipazioaren gaiari helduko dio. Hori horrela, diru laguntzak eskainiko dituzte, aurtengo ikasturtean zehar aurretik alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak gazteei eragin dizkien gastuei aurre egiteko. Aitor Zorzano Gazteria zinegotziak eta Bea Martin Gazteria saileko dinamizatzaileak agerraldia egin dute Iztietan, eta diru laguntzon nondik norakoak azaldu dituzte.

Baldintzak

Laguntzak apirilaren 11tik Errenterian erroldatuta dauden gazteei zuzendu zaizkie (hain zuzen ere, duela sei hilabete argitaratu baitzen laguntzaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean): 18 eta 35 urte artekoei, edo 18 urte beteta ez eduki arren, emantzipatuta bizi direnei. Beste baldintzetako bat onuradunek alokairu erregimenean bizi behar dutela da.

Bukatzeko, elkarbizitza unitatearen diru sarrerei dagokien baldintza ezarri dute. Izan ere, diruz lagunduko dituzte 2023an zehar etxebizitza berrian sartu direnei, baita urtarrila eta abendua artean ordaindutako hileko errentarekin zailtasunak izan dituztenei ere. Bada, elkarbizitza unitatearen diru sarrerak 3.000 euro gordinetik gorakoak izan behar dute bi kasuetan; eta kide bakarreko unitateetan, urteko 30.000 euro gordineko diru sarrerak, gehienez ere. Elkarbizitza unitateak bi kide edo gehiago baditu, urteroko diru sarrerek ezingo dute 35.000 euro gordinen langa gainditu.

Eskaera

Laguntza eskatzeko epea urriaren 13an irekiko da, eta azaroaren 11n itxiko. Eskabidea (inprimakiak esteka honetan egongo dira eskuragarri) ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu behar da. ZU! zerbitzuaren ordutegia hurrengoa da:

  • Astelehenetan: 07:30etik 14:00etara.
  • Astearte eta ostegunetan: 07:30etik 19:00etara.
  • Asteazken eta ostiraletan: 07:30etik 15:00etara.

Ezinbestekoa izango da inprimakiak behar bezala beteta aurkeztea, agiri osagarriekin batera erregistratzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.