Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lezoko PSE-EE asebete Ijurkoko magala indartzen ari direlako

Hasi berri diren lanek 1,6 milioiko aurrekontua dute eta zortzi hilabetean dira bukatzekoak. Ondoren, anbulatorioa eta alokairuzko etxebizitzak dira han egitekoak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/06

Ijurkoko magala egonkortzeko lanak hasi ziren duela hainbat egun. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Planifikazio, Etxebizitza eta Garraio departamentuaren ekimenez ari dira egiten lan horiek. Horren harira, Lezoko PSE-EE pozik azaldu da obrekin: “Sozialisten konpromisoari esker, Lezok egungo baino hiru aldiz handiagoa den anbulatorioa izango du, eta herriak alokairuzko etxebizitzetan duen gabeziari erantzuna emango zaio”. Jaurlaritzaren departamentu horren ardura PSE-EErena da. Magal alboko orubean herriko anbulatorio berria eta alokairuzko zuzkidurazko 52 etxebizitza egitea da asmoa. Iazko abenduan izandako luiziak, ordea, kolokan jarri zuen egitasmoa. Bertako bizilagunen artean kezka eragin zuen gertakariak.

Jaizkibel hiribidearen eta Aralar kalearen artean dago egonkortzen ari diren orubearen magala. Lezoko PSE-EEk jakinarazi du egonkortze lanek 1,6 milioi euroko aurrekontua dutela, eta zortzi hilabetean direla bukatzekoak. Magala eusteko lanen ondoren “berehala” hasiko dira anbulatorioa eta etxebizitzak egiteko obrak, sozialisten arabera: horien aurrekontua 5,6 milioi eurokoa da.

Herriko PSE-EEren udal eledun Joxean Sanchezentzat mazela hori indartzea “sekulako albistea” da: “Lan horiek eginda erabateko egonkortasuna izango du eremuak, eta horrela, abenduko luiziagatik ondoko etxebizitzetako bizilagunen artean sortu zen kezka arinduko da”. Aralar kaleko 3 eta 5 atarietako bizilagunek zuzen-zuzenean jasan zituzten lur-jausiaren ondorioak.

Anbulatorio berriak “lezoarren osasun asistentzia” hobetuko duela nabarmendu dute, eta etxebizitzekin “lezoar gazteen emantzipaziorako erraztasunak” bermatuko direla azaldu du Joxean Sanchezek, “euren beharren araberako lehen etxebizitza eskuragarri eta egokia izango dute”.

Erlazionatutako edukiaUdala, «sendo» Aralar kalean 52 etxebizitzak eta anbulatorioa egiteko egitasmoaren aldeIjurkoko egitasmoa bertan behera utz dezatela eskatu dute Aralarko bizilagunekEzinegona eta kezka Aralar 3-5eko bizilagunen artean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.