Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zerga ordenantzak onartu ditu udalbatzak

EH Bilduren aldeko bozekin, gobernu taldearen proposamena onartu zen irailaren 28ko Osoko Bilkuran. PSE-EEren bi ekarpen onartu zituzten ere.

Beñat Agirresarobe
Lezo
2023/10/06

Iragan irailaren 28an, Lezoko Udal Gobernu Taldeak zerga ordenantzak eguneratzeko proposamena aurkeztu zuen, datorren urteari begira. Udalbatzak proposamena onartu zuen, alde bozkatu zutelarik EH Bilduren zazpi zinegotziek eta kontra EAJren bostek. PSE-EE abstenitu egin zen.

Gobernu taldearen arabera, zerbitzu publikoak “unibertsalak” dira, eta “gizarte desberdintasunak gutxitzeko” balio dute. Horretarako, ordea, ezinbestekotzat jo du “zerbitzu publiko egokiak eskaintzeko, eta politika publikoak garatzeko beharrezko baliabideak eskuratzea”; bai eta zergen progresibitatea bermatzea ere, gehien dutenek gehiago eman dezaten. Helburu horiekin, udal gobernuak errenta mailan oinarritutako hobari sistema onartu du.

EAJk proposamenari ekarpenik ez zion egin, bai ordea PSE-EEren udal taldeak: hamabost, hain zuzen ere. Horien artetik zerga ordenantzak idazkera inklusibo eta ez sexistaren arabera moldatzen joatea onartu zen; hainbat etxebizitzen obren zergan % 50eko hobaria aplikatzearekin batera, desgaitasuna duten edo 70 urtetik gorako herritarren irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak errazteko nahiarekin.

Hartutako erabakien artean, udal gobernuak beste bat azpimarratu du: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren % 1,6ko igoera bertan behera utzi dute. Izan ere, herritarrek ordaindu beharrekoa zehazteko igoera horri “katastroaren balioa handitzea gehitu behar zaiola” adierazi dute. Egun, igoera % 2,5 ingurukoa izango dela aurreikusten da, eta hor dago aldez aurretik proposatutakoa atzera botatzearen arrazoia.

Bukatzeko, EH Bilduk adierazi du etxe hutsak merkaturatzea errazteko, bidea abiarazi dutela etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko.

Erlazionatutako edukiaLezoko gobernu taldeak hainbat udal zerga igotzea proposatu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.