Garaipen bakarra Oiartzun KEren partidetan
Ez da astebururik onena izan Oiartzungo kirol taldeentzat. Garaipena lortu duen bakarra areto futboleko bigarren taldea izan da, eta lehenengoak, eskura izan du.
Antiguokoren bisita jaso zuten Elorsoron, larunbat arratsaldean. Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek ez dute astebururik onena izan. Garaipen bakarra poltsikoratu dute asteburuan; Miren Taberna izan da, zehazki.
Partida ez zen ondo hasi Oiartzunentzat, Antiguoko taldeak Oiartzungo presio altua gainditu eta aukerak sortzen baitzituen. Atsedenaldira 0-3ko aldearekin iritsi ziren donostiarrak.
Bigarren zatian Oiartzunek presioa hobetu zuen, baina aukera garbiak sortzeko gai ez zen izan eta atezain jokalariarekin ateratzea erabaki zuen.
Aukerak iristen ziren, baina golik ez, partida bukatzeko minutu eta sei segundo besterik ez zirenean falta.
Denborarik geratzen ez zela zirudien arren, hurrengo jokaldian Oiartzuarren bigarren gola iritsi zen 54 segundoren faltan.
Partida bukatzeko 22 segundo falta zirela, Antiguoko taldeak seigarren falta egin zuen eta penalti bikoitz baten bitartez Oiartzun taldeak partidua berdintzea lortu zuen.
Hamabi segundoren faltan Oiartzun taldeak laugarren gol bat sartu zuen, baina epaileak balio gabe utzi zuen.
Miren Tabernak lortu du asteburuko garaipen bakarra. Errenteria-Oreretan jokatu zuen ostiral arratsean, Ostiko Sindikato Tabernaren kontra.
Oreretarrak aurreratu ziren, baina bana berdinduta iritsi ziren atsedenaldira. Oiartzuarrek bi gol gehiago sartu zituzten, nagusitasunaren erakusgarri, eta partidaren bukaeran Oreretako gaztetxean jatorria duen taldeak aldea murriztu zuen.
Neskek, puntu ona
Futbolari dagokionez, neskek Iruñean jokatu zuten, Mulierren kontra. Partida kaskarra izan zen, eta oiartzuarrek ontzat jo zuten puntua.
Maila tekniko txarra izan arren, aukerak sortu zituzten oiartzuarrek, eta Rebeccak lortu zuen urdinentzako gol bakarra. Azkenean, banakoa.
Mutilek, berriz, Deban jokatu zuten Amaikak Baten kontra. Ongi zelairatu ziren oiartzuarrak, baina akats baten erruz lehen gola jaso zuten. Atsedenaldira iritsi baino lehen bigarrena jaso zuten, eta bueltan partida markagailua lortu zuten.
Norgehiagoka bukatzeko hamar minutu falta zirela, debarrek hirugarrena lortu zuten, eta horrela eraman zituzten hiru puntuak zakura.
Emakumeen 3. RFEF Maila
- Mulier — Oiartzun: 1-1.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Amaikak Bat — Oiartzun: 3-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — Basauriko Kimuak: 1-4.
Gizonen Lehen Erregionala
- Landetxa — Oiartzun B: 2-1.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Zumaiako — Oiartzun C: 7-1.
Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga
- Olarizu — Oiartzun: 3-0.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Mariño: 0-1.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun C — Landetxa: 0-4.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa
- Oiartzun — Antiguoko KE Bellmer: 3-3.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ostiko Sindikato Taberna — Miren Taberna OKE: 2-3.
