Arma zuriz mehatxu egiteagatik gizon bat atxilotu dute Trintxerpen
Pasaiako Udaltzaingoak eman du prentsa ohar bidez gertakariaren berri, eta bertan azaldu duenez joan den larunbatean atxilotu zuen gizona 19:00ak aldera Euskadi etorbidean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/02/basauri_udaltzaingoa_2015.jpg)
Arma zuriz mehatxu egitea leporatuta gizon bat atxilotu dute Trintxerpen. Pasaiako Udaltzaingoak eman du prentsa ohar bidez gertakariaren berri, eta bertan azaldu duenez joan den larunbatean atxilotu zuen gizona 19:00ak aldera Euskadi etorbidean.
Liskar baten berri izan zuten udaltzainek eta liskar horretan, gizon batek labana atera eta beste gizon bati lepoan jarri ziola jakinarazi. Lesiorik ez zion eragin. Udaltzainak bertaratu zirenean, gizon bat aurkitu zuten inguruan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emandako deskribapenarekin bat zetorrena. Identifikatu eta miatuta, labana aurkitu zioten iturri beren arabera, eta arma konfiskatuta atxilotu egin zuten.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten mehatxu delitua leporatuta.