Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arrakastatsua izan da

Larunbatean 300 herritar hurbildu ziren Lezoko Antzerki Testu Laburren I. Lehiaketaren finaleko jaialdi ekitaldira. Ikusleek Xabier Payaren 'Erga tibo pum' lana erabaki zuten garaile.

Argazkia: Hika Teatro konpainia.
Beñat Agirresarobe
Lezo
2023/10/10

Larunbatean, Lezoko I. Antzerki Testu Laburren lehiaketaren finala ospatu zuten. Udalak eta Hika Teatro konpainiak antolatu dute lehiaketa, elkarlanean. Lezoarrek Xabier Paya bertsolari getxoarra aukeratu zuten garaile, “Erga tibo pum” lana sarituta.

Jaialdia

Antolatzaileek finalari jaialdi kutsua eman zioten, sortzaile eta herritarren artean larunbat arratsalde gozoa pasa asmoz. Aurretik, arratsaldeko 15:30ean, finaleko epaile Ander Lipus, Kepa Errasti eta Agurtzane Intxaurraga aktoreekin (Eneritz Artetxe, Maryse Urruti, Koldo Olabarri, Idoia Tapia, Kimetz Etxabe eta Raquel Salinas) bildu ziren. Orduan, aktoreek binaka zein testu irakurriko zuten zozketatu eta ia bi orduz irakurketa prestatzeko denbora izan zuten.

DJ La Bravaren saioak herritarrak Herri Eskolara erakarri zuten, eta giro aparta sortu zen. “Aurreikuspen guztiak gainditu ziren. Eguraldi oso ona egin zuen, eta gure asmoa jendea erakartzea izanik, 300 bat lagun hurbildu ziren jaialdira” adierazi du Xanti Val udaleko kultur teknikariak. Beranduxeago, Hatxe musikari oreretarraren zuzeneko eta inprobisatutako musika lagun, 20:00etan sei finalisten obren irakurketa dramatizatuei ekin zieten, jende andanaren aurrean. Etenaldia egin zuten lehen hiru lanak irakurrita. Kultur teknikariak adierazi moduan, ingurua zertxobait hustu zen (herritarrak afari bila mugitu baitziren), baina hasierako urduritasuna laster desagertu zen: “ia herritar guztiak itzuli ziren, eta jende askok bozkatu zuen” Bukaeran, “demokraziaren epaileak”, herritarrek, Xabier Payaren lana aukeratu zuten saioko irabazle. 1.000 euroko saria jaso zuen ordainetan.

Prozesua

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 14an itxi zuten. Lehen edizio honetan 18 dramaturgok aurkeztu zituzten haien sorkuntzak, eta maila handiko epai mahaiak aukeratu zituen sei finalistak. Hala, Lierni Fresnedo antzerkigile lezoarrak, Kepa Arresti dramaturgo eta aktoreak, nahiz Agurtzane Intxaurraga dramaturgo eta Hika Teatro konpainiako zuzendariak osatutako epaimahaiak Garazi Ezeiza, Oier Guillan, Hegoa Alvarez, Iñaki Cid eta Ainhoa Mariezkurrenaren obrak aukeratu zituen larunbaterako, Paya irabazlearenarekin batera.

Valek parte hartzaile nahiz ikusleen adina nabarmendu du: “gure asmoetako bat bereziki jende gaztea erakartzea zen, normalenean antzerki edo arte eszenikoekin lotura handiegia ez duen sektorea delako. Jaira hurbildutako jendearen artean, asko oso gazteak ziren”. Ikusle eta parte hartzaileen adinaz gain, epaile, parte hartzaile zein aurkezleen maila azpimarratu dute antolatzaileek.

Erlazionatutako edukiaArte eszenikoen zirrara, demokrazia eta ‘bokatak’ Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.