Lezoko Udalaren jarduna, 12tik 15era etenda
Urte hasieran ezarritako egutegiaren araberako geldialdia izango da. Zerbitzu guztiak, hilaren 16an berriz ere martxan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/02/lezo-udaletxea.png)
Urte hasieran egindako egutegiari jarraiki, hilaren 12tik 15era (biak barne) Lezoko Udalaren jardunak etena izango du. Hau da, udal zerbitzu guztietako langileek jaiegunak izango dituzte, udaltzainek eta kale garbitzaileek izan ezik.
Hilaren 16an, astelehenarekin, itzuliko dira berriz ere lanera udal langileak, beraz, udal zerbitzu guztiak berriz ere erabilgarri izango dira ordutik.