Ongizate saila, Fermiñenera bidean

2023aren bukaerarako Oiartzungo Udalaren Ongizate sailaren egoitza berria Fermiñene izango da. Hasi dira lekualdatze proiektuarekin.

Olaia Lasa Ongizate zinegotzia eta Agustin Lekuona Hirigintzakoa, lanak ikuskatzen.

Udaletxetik Fermiñenerako bidea hasi du Oiartzungo Udaleko Ongizate sailak. Distantzian jauzi txikia da. Sailak hartu duen garrantzian, ordea, handia. Izan ere azken urteetan sail horrek garapen handia hartu du udalaren jardunean, “eskaintza sendotu eta zabaldu” da, udalaren arabera. Horren eraginez Kontzejupeko eraikinean duten eremua txiki gelditu zaio sailari. Horregatik Fermiñenerako lekualdaketa.

Fermiñeneren egokitze lanak 2023aren bukaeran bukatuko dituztela aurreikusi du udal erakundeak. Lan horietarako 80.000 euro erabiliko dituzte: “Fermiñenera pasata, orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko da”.

Zerbitzua egokiago emateko aukera izateaz gain, sailari “protagonismo, zentralitate eta ikusgarritasuna” eman asmo du lekualdaketak, Fermiñene osoa hartuko baitu udal zerbitzuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.