Spiritual Mallorca, ostiralean Trintxerpen
Emanaldia Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian izango da, 20:00etan.
Ostiralean, urriaren 13an, Spiritual Mallorca abesbatzak kontzertua eskainiko du, Cesar Reda eta Josu Elberdin lagun. Emanaldia Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian izango da, 20:00etan.
Kontzertua 2023ko biraren baitakoa da, eta sarrerak doakoak izango dira.
