Txirigota jaialdiaren bederatzigarrena, larunbatean
Txirigota jaialdiaren barruan lau talde ariko dira larunbatean Lekuona Fabrikan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/06/330828255_883304719585484_200950548457802874_n.jpg)
Bi Kolorete Kultur Elkarteak antolatuta, aurten ere egingo dute Cadizko Inauterien Jaialdia. Honakoa, bederatzigarren ekitaldia izango du, eta Lekuona Fabrikan egingo dute larunbatean. Lau talde ariko dira emanaldian: Los mi alma; Escuela taller de gladiadores del populo; To me pasa a mi, los desgraciaditos; eta Las del 5 puesto.
Iazko emanaldian konpartsak izan zirela protagonistak azaldu dute antolatzaileek, «aurten txirigotak izango dira, eta oholtza gainean umore gaindosia izango da». 19:00etan hasita, hiru orduko iraupena izango du emanaldiak. Ekaina amaieran salgai jarri zituzten sarrerak, eta duela hilabete agortu ziren. Halere, jaialdiak duen harrera ikusita, hamar sarrera jarriko dituzte salgai Lekuonako leihatilan ostiralean eta larunbatean.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete aldundiari eta Errenteriako Udalari «babesagatik». Harago jo dute, “Goizane Alvarez Kultura diputatua eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea ekitaldian izango dira, babes ekonomikoagatik harago doa eskaintzen digutena bi instituzioek, eta horrek emanaldia bukatu bezain pronto hurrengo urtekoa antolatzen hasteko indarra ematen digu”.
Eskerrak ere antolatzaileen aldetik, Lekuonara gerturatuko diren 400dik gora lagunei, “izugarria da urtero jasotzen dugun erantzuna”.