Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Umorez gainezka egingo du Pasaiak

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 20tik 29ra bitartean. Zer ikusi eta zer gozatu izango da barruti guztietan.

Coriolis konpainiak Manual antzezlana eskainiko du jardunaldien barruan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2023/10/10

Antzerkia eta umorea eskutik helduko dira beste behin ere Pasaiara. Izan ere, hilaren 20an hasi eta 29ra bitartean PUAJ! Pasaiako Umorezko antzerki Jardunaldiak egingo dituzte. Sei emanaldi antolatu dituzte guztira jardunaldien barruan, eta barruti guztietara helduko dira. Lanak askotarikoak, eta oinarrian osagai bat: Umorea.

Azken hori ziurtatuta dago, ez dute alferrikakoa jardunaldiek soinean duten ibilbide luzea, honakoa 42.ekitaldia izango dute-eta.

Emanaldietarako sarrerak aurrez eros daitezke. Horretarako, egin klik hemen.

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien egitaraua

Hilaren 20a, ostirala

  • Exacticamente diversa Ezezagunok konpainiaren antzezlana, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Gaztelaniaz. Sarrera, 5,56 euro. Sinopsia: Lewis Carrolen Alizia Herrialde miresgarrian obratik abiatuta, nork bere mugak gainditzeko barne bidaia da antzezlana. Pertsonaiak haien existentziari zentzua bilatzen saiatuko dira.

Hilaren 21a, larunbata

  • Legea gu gara Cia Barsantiren antzezlana, Pasai Antxoko Biteri Plazan 19:00etan. Euskaraz. Sinopsia: Publikoa plazara gerturatu eta erdi-erdian furgoneta susmagarria aurkituko du. Sergio eta Erramun plazara iritsiko dira bertan ospatuko den legez kanpoko botilzarra ekiditeko. Iristean amaiezina bihurtuko den abenturarekin egingo dute topo.

Hilaren 22a, igandea

  • Nunca he estado en Dublin Tentazioa konpainiaren antzezlana, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Gaztelaniaz. sarrera, 11,11 euro. Sinopsia: Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da baina aurtengoa berezia da. Hiru urtez ikusi zez duten alaba gaztea, Elena, Londrestik itzuli da. Ez dator bakarrik, Cyndirekin dator, bere neska lagun irlandarrarekin. Inork ez du espero ordea, Cindy pertsonaia ikusezina izatea.
     

Hilaren 27a, ostirala

  • Oh-Pera Zirko-Txoskoren antzezlana, Trintxerpeko Gudarien Plazan, 19:00etan.  Sinopsia: Arriskua da nagusi obran: Oreka izugarriak, bikote akrobazia, aire akrobazia, malabareak… Egonkortasuna ez da existitzen. Bi pertsonaia hauek sortutako mundua etengabe eraldatzen ari da.

Hilaren 28a, larunbata

  • Manual Coriolisen antzezlana, Pasai San Pedroko udal aretoan, 19:00etan. Sarrera, 8,89 euro. Sinopsia: Lan egiten duten eskuetatik, mugimenduetatik, erritmoetatik eta berezko trebetasunetatik abiatuta eraikitzen da obra. Kontzeptu unibertsalak, sakonak, gizatiarrak planteatzen dira, hala nola, beldurra, bakardadea, paranoia, matxismoa, indarkeria…

Hilaren 29a, igandea

  • Winona & Grace Khea Ziather konpainiaren antzezlana, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Euskaraz. Sarrera, 11,11 euro. Sinopsia: Bi antzezle gazte zuzendari baten etxean esnatu dira, jai gau ero baten ondoren. Nahastuta eta oraindik zertxobait mozkortuta, apartamentuan bakarrik eta itxita daudela konturatu dira. Beren burua patuaren esku uztea erabaki dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.