Datorren asteazkenean, odola emateko aukera Antxon

Odol erauzketak Pasai Antxoko anbulatorioan egingo dira, 16:30etik 20:15era. Deialdi guztietan bezala, 18 urtetik aurrerako gazteei luzatu diete bertaratzeko deia.

Datorren asteazkenean, hilak 18, odol erauzketak egingo dira Pasai Antxoko anbulatorioan arratsaldez, 16:30etik 20:15era. Deialdi guztietan bezala, 18 urtetik aurrerako gazteei luzatu diete bertaratzeko deia. Horrez gain, jendea pilatu ez dadin, ordua emango zaio odol emaile bakoitzari. Pasai Antxoko Odol Emaileek gogorarazi dute COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero ez bertaratzeko.

Iraileko datuei erreparatuta, 43 odol poltsa jaso zituzten, lau odol emaile berri bertaratu zirelarik. Sustatzaileek azaldu dute emaile berriak beharrezkoak izaten direla naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.