Ganbera musika kontzertua larunbatean, musika eskolaren eskutik
Musika eskolako lau ikaslek kontzertua emango dute hilaren 14ko arratsaldean, Tomas Garbizu Musika Eskolan bertan.
![ganbera musika](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/10/ganbera-musika.jpg)
Tomas Garbizu Musika Eskolak ganbera kontzertua antolatu du datorren larunbaterako, hilak 14. Musika eskolan bertan izango da, 16:30ean hasita.
Musika eskolak jakinarazi duenez, doakoa izango da.
Lau ikaslek emango dute kontzertua: Nahia Fernandezek, Ioanes Sagarzazuk, David Bergmanek eta Irene Sagarzazuk.
Esther Barandiaran arituko da pianoan, eta Raffaela Acella da beraien irakaslea.