Trafiko mozketa Ziriza eta Correos artean
Urriaren 17tik aurrera oinezkoentzako espaloi bakarra izango da erabilgarri. Ibilgailuek, aldiz, desbideratu egin beharko dute San Pedrorako noranzkoan.
Sprilur eraikinaren obren eraginez, Euskadi etorbideko Ziriza eta Correos arteko oinezkoentzako pasabidea moztu egingo dute urriaren 17an. Hartara, datorren asteartetik aurrera pasabidea kontrako espaloitik jarriko dutela azaldu du Pasaiako Udaltzaingoak.
Espaloiaren alde horren itxierak eragina izango du ere bertako aparkaleku-lerroan, ezingo baita aparkatu egin behar dituzten obrak iraun bitartean. “Zati hori behar bezala seinaleztatuko da hesiz eta zintaz”.
Bestetik, San Pedrora joateko noranzkoan itxita egongo da trafikoarentzat ere urriaren 17tik aurrera eta hala egongo da galtzadan egin beharreko lanak bukatu bitarte. Aurreikuspenen arabera azaroaren 3an bukatuko dituzte lanak, baina “azken data hori aurreratu edo atzeratu egin daiteke”. Bien bitartean, Euskadi etorbidera eta San Pedrora sartzeko trafikoa portualdetik desbideratuko dute.