Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oinarrizko ziren langileak ikusezin bihurtu dira orain

Lau hilabetez diru saririk kobratu gabe daudelako greba egin dute Correoseko garbiketako langileek. Igandera arte izango dira greban; egoera konpondu ezean borrokan jarraituko dutela esan dute.

Correoseko garbiketa langileen elkarretaratzea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/13

Hamahirugarren eguna beteko dute greban Correoseko garbiketako langileek. Hilabete hasieran hasitako protesta igandean bukatuko dute, baina ez dute baztertu hura luzatzea egoera konpontzen ez bada. Lau hilabete bete dituzte diru saririk jaso gabe J. Cordoba azpikontrataren langile direnek; uztaila, abuztua eta iraileko soldatarik ez dute jaso, ezta udako aparteko diru saririk ere. Protestak egiten ari dira hainbat herritan egoera salatzeko, eta astelehenean Errenteria-Oreretako Correoseko bulegoaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, eta manifestazioa ondoren.

Gipuzkoan 39 garbiketa langile eta arduradun bat ari dira Correoseko garbiketa zerbitzuan lanean, bi langile izan ezik, den-denak emakumeak. Iazko abenduaren 15ean J. Cordoba enpresak hartu zuen, Correosek lizitazioa eginda aurretik, Sacyr enpresak zeraman garbiketa zerbitzua. Gipuzkoaren kasuan, 7 milioi eurogatik egin zuen lizitazioa Correosek. Ordutik ari dira arazoak izaten langileak, Mariangeles Barradasek azaldu duenez. Donostian, Tejeria bulegoaren garbiketan egiten du lana hark: «Zorrak zituen enpresak, dirua zor zien aurretik langileei. Lizitazioa egiteko garaian halakoak kontuan hartzen direla suposatzen bada ere, nahierara hartu zuen enpresa Correosek».

Lau hilabeteko diru saria zor die enpresak langileei, eta gainera, Geroari egin beharreko ordainketa zein langileei egin beharreko atxikipena ere ez duela egiten salatu du Barradasek enpresak garbiketa beregain hartu zuenetik: «Langileoi PFEZ—Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga— atxikipenik ere ez digu egiten».
Zaildutako testuinguru horretan ez Correos ezta J. Cordoba enpresa ere langileekin harremanetan ez jarri izana uste du dela «larriena» Barradasek: «Inongo azalpen edo informaziorik ez digute eman langileoi, ikaragarria da. Ez dakigu oraindik ere zergatik ez diguten ordaintzen».

Jasotako dirua, zorrak ordaintzeko
Enpresak langileen lana ordaintzeko hilero jasotzen duen dirua, ez da heltzen haien poltsikoetara: «Halako zuloa du atzean gizarte segurantzarekin, eta auskalo norekin gehiagorekin dituen zorrak. Horiek ordaintzeko atxiki egiten diote dirua». Bien bitartean euro ziztrin bat ere jaso gabe jarraitzen dute langileek.

Ez dira horretan gelditu arazoak, ordea. «Langileetako batzuk laneko bajarekin daude, eta ordainketa egiteko gizarte segurantzak enpresari ematen dion dirua ere ez da heltzen gure poltsikoetara, ez gara jasotzen ari». Kezkatuta eta haserre daude langileak, enpresarekin, baina batez ere Correosekin, «egoera ahalbidetzeagatik».

Egoera ilun horretan, argi izpi bat ere heldu zaie. Ez dute, ordea, informazio nahikorik: «Iritsi zaigu enpresarekin kontratua eten duela Correosek eta beste enpresa bat sartuko dela. Ez dakigu, baina, noiz izango den, eta zor zaizkigun lau hilabeteak hark asumituko dituen, edo Fogasak hartuko dituen beregain. Ezertxo ere ez dakigu, ez dago eskubiderik».
Grebarekin bat plantillaren %70ak egin du: «Greba egitea erabaki dugunok argi dugu, kobratzen ez dugun bitartean ez dugu lanik egingo. Bada jendea jateko ere ez duena, soldata honetatik, lan honetatik bizi direlako. Ikaragarria da egoera, gogorra da esatea, baina hala da. Gure lana da».

Egungo egoerari epe laburrean helduko den herrialdeko hitzarmenaren negoziazioa batu dio Barradasek; hura ere ez da ziurrenik erraz joango. Borrokan jarraitzeko asmo garbia azaldu dute langileek egoera konpondu ezean. Eskaera zehatzak egin dituzte: Correos langileekin biltzea nahi dute, «bera delako egoera honen arduradun bakarra»; langileei zor zaizkien soldatak ordaintzera derrigortu behar du Correosek azpikontratatutako enpresa; eta azkenik, J. Cordobarekin duen kontratua eteteko eskatu dute lan baldintza duinak bermatuko dituen deialdi berria egiteko, kontratazio publikorako araudia ezarrita.

Langileekin elkartasuna adierazten ari diren eta mobilizazioetara gerturatzen ari diren herritarrei esker ona azaldu diete protestan ari direnek. «Laguntza handia jasotzen ari gara egiten ari garen mobilizazioetan, elkartasuna iristen ari zaigu, eta eskertzekoa da».

Erlazionatutako edukiaGreba mugagabea hasiko dute Correoseko garbitzaileekKonponbide bila kaleraCorreoseko garbitzaileek protesta egingo dute astelehenean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.