2023/10/13

Pentsatzen jarriko dira haurrak

Filosofiaren Plazako saioak antolatu dituzte hirugarrenez 9-12 urte arteko haurrei begira.

euskaraz urtabe

Urtabe prozesuaren azken saio parte hartzailea, hilaren 28an

10:00etatik 13:00etara izango da batzarra, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Datozen bost urteetarako lehentasunak ezartzen saiatuko dira.

Bestelako bizimoduen topaleku

Ekonomia sozialean oinarritutako egitasmoaen zein proiektu alternatiboen erakusleiho izango da Alternatiben Oihartzuna.

Elkarrizketa nagusia. Bertha Gaztelumendi Caballero. Zinemagilea

«Ezin da esan ‘emakumeen zinema’ dagoenik»

Euskal zineman emakumeak «betidanik» egon direla azaldu du Rosa Zufiarekin batera egindako azken lanean, ‘Arnasa betean, emakume zinegileak’. Orain «loraldi» bat egon arren, asko dagoela egiteke dio.

Oinarrizko ziren langileak ikusezin bihurtu dira orain

Lau hilabetez diru saririk kobratu gabe daudelako greba egin dute Correoseko garbiketako langileek. Igandera arte izango dira greban; egoera konpondu ezean borrokan jarraituko dutela esan dute.

Samaniego eta Ribasko gaina lotuko ditu Arabako Biraren zortzigarrenak

Arabako Biraren zortzigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak. Hilaren 21ean egingo du mendi elkarteak irteera.

Patxi Azparren. Mintzalagunen dinamizatzailea.

[Elkarrizketa] «Garrantzitsua da eguneroko eginkizunetan euskara erabiltzea»

Euskara praktikatu nahi dutenei begira, Pasaiako Mintzalagun egitasmoak aurtengo bideari ekin dio. Iaz 64 izan ziren egitasmoarekin bat egin zuten pasaitarrak.

altzibar jolas parkea

«Haurrekin euskaraz hitz egiten dut, baina helduekin...»

‘Haurren aurrean helduok heldu’ dinamika egingo dute, bigarren aldiz, hilaren 19tik 29ra. Haurrekin lotura dutenen hizkuntza ohituran eragitea da asmoa, baita eredugarritasuna sustatzea ere.

[Erreportajea] Harrobia da Allerruren bizirautea bermatzen duen altxorra

Herriko kirol elkarteak hamazazpi talde izango ditu 2023-2024 sasoian, horietatik hamar eskolakoak. Talde txikia izanagatik ere, kluba gidatzen dutenek badakite zertan eragin behar duten: harrobian.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partidak (2023-10-13)

Oiarpeko pilotariek hamabi norgehiagoka izango dituzte asteburuan, horietako bi Madalensoron. Atzo partida bat jokatu zuten Bergaran.

Lezoko Gau Beltzak maindire eta trapu zaharrak behar ditu

Hilaren 31ko kale festa prestatzeko materiala biltzen hasiko dira Gau Beltzaren antolatzaileak. Hilaren 16tik 20ra jasoko dituzte osagaiak.

oiartzun berriozar

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-10-13)

Jai eguna eta zubia izan dezakeen asteburua izanda, partida batzuk jokatu dituzte jada. Oiartzungo neskek Berriozar jasoko dute bihar.

Sei ibilbide antolatu dituzte, eskualdeko monolitoak bisitatzeko

Oarsoaldeko Garapen Agentziak antolatu ditu, "arbasoen kulturaren ikuspegi zirraragarria" ezagutzeko.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-10-13)

Jada martxan dira taldeen liga gehienak. Lezoko klubetako lagunarteek hainbat partida izango dituzte asteburuan.

CIMASUBen argazki erakusketa, ikusgai urriaren 20ra arte

Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren irudiak Trintxerpeko alkateordetzara mugituko dituzte. Udalak ekimenaren balorazio oso positiboa egin du.

Gehiago