Oiarperen asteburuko partidak (2023-10-13)

Oiarpeko pilotariek hamabi norgehiagoka izango dituzte asteburuan, horietako bi Madalensoron. Atzo partida bat jokatu zuten Bergaran.

Oiarpeko pilotariek ez dute atsedenik hartuko asteburu honetan. Atzo partida bat jokatu zuten, Bergaran, eta ez zuten emaitza onik lortu.

Gaur eta igande artean hamabi partida jokatuko dituzte. Horietako bi Madalensoron izango dira, gaur arratsaldean, 19:00etan hasita.

Partida gehienak txapelketetako lehenengo faseetakoak izango dira, lagunarteko bat eta bi kanporaketa izan ezik.

Kanporaketa horiek honakoak dira. Bata, Gorostidi amezketarrak Leonet oiartzuarrarekin batera jokatuko duen Etorkizuneko Pilotariak txapelketakoa. Bestea, Oihan Etxeberriak eta Albeniz tolosarrak Ogi-Berri txapelketakoa.

Partida guztien kartela zein atzoko emaitza ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.