Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Harrobia da Allerruren bizirautea bermatzen duen altxorra

Herriko kirol elkarteak hamazazpi talde izango ditu 2023-2024 sasoian, horietatik hamar eskolakoak. Talde txikia izanagatik ere, kluba gidatzen dutenek badakite zertan eragin behar duten: harrobian.

Haurren Mailako lehen urteko taldearena da ondoko irudia. Argazkia: Allerru KE
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/13

Bizitzan ez idatzitako legea omen da arrain handiak txikia irensten duela. Kirolean ere hala gertatzen da. Klub txiki asko ezinegon betean izaten dira abuztuan, irailean hasten diren ligetarako taldeak osatzeko lan betean. Maiz, tokian tokiko kirol elkarteen ardura zuzena izaten da talde horiek osatzeko kirolari adina batzea; baina bada kanpoko faktorerik ere: inguruko herrietako klubak handiak badira, aukeretako bat da kirolari gazteenen —edo haien gurasoen— desioa izatea izarretatik ustez hurbil izatea. Talde txikitik joatea. Hein batean, Allerru Kirol Elkarteari hori gertatzen zaio, ez aurten bakarrik, ia beti. Edonola ere lezoarrak ez dituzte makurrarazi, eta osotara, talde federatuen eta eskolakoen artean, hamazazpi lagunarte berde-zuri osatu dituzte. 240tik gora futbolari izango dira Plazetako soropil artifiziala eta Gipuzkoako asko higatzen izango direnak 2023-2024 sasoian.

Altxor bat du Allerruk. Harrobia. Osatu dituzten hamazazpi taldeen artetik hamar dira eskolakoak, hau da, 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoenak. Bi neskenak dira. Unai Santos da harrobiko taldeen koordinatzailea —Peio Mujikarekin batera—, eta harro adierazi du herriaren eta herriko haur nahiz horien gurasoen bultzadagatik ez balitz, kluba ez dela deus. «Noski nahi genukeela gure talde federatuak mailaz igotzea. Baina ezinezko izaten ari zaigu horietan egitura egonkorrak izatea. Inguruko talde handiak datoz, eta maiz joaten dira jokalariak. Noski, azken erabakia haien gurasoena izaten da».

Allerruko ordezkariak nabarmendu du joandako horietako dezente gutxira bueltatzen direla herriko taldera, ustez handi diren talde horietako egiteko era eta balioak ez direlako Lezotik eraman zituztenak, «joaten direnean konturatzen dira horretaz guraso asko». Zentzu horretan, pena bat du Santosek: mutilen kadeteetan ezin izan dituzte bi talde atera, udan jokalari asko izan eta asmo hori bazuten ere, azken gorabeherekin saiakera ezinean geratu baita. «Horrelako borroketan gabiltza beti. Ez da erraza klub bat gidatzea. Gauzak ez dira beti nahi bezala ateratzen».

Gazteei begira, harrobiko koordinatzaileak nabarmendu du Haur Mailako nesken taldea osatzea lortu dutela, eta horren entrenatzaile Iratxe Arnaiz izango dela. Alta, aurreko urteetan entrenatzaileen zerrenda osatzeko arazoak izan badituzte ere, aurtengoan zentzu horretan lasai ibili direla nabarmendu du Allerruko kideak.

Emakumeen nagusia, ezin
2023-2024 sasoian Allerruk ez du izango Senior Mailako emakumeen talderik. Ezin izan dituzte beharrezko diren jokalariak bildu. Udan hamabi bat ziren Lezoko koloreak defendatzeko prest zirenak, eta hilabeteko epea eman zioten euren buruari emakume gehiago erakartzeko. Antzua izan zen saiakera. Edonola ere, talde hori berreskuratzeko ahalegin betea egingo dute klubetik.

Gizonen talde nagusia, berriz, presiorik gabe ariko da Gipuzkoako Gorengoen Mailan. Iazkoa urte zalapartatsua izan zuten, entrenatzaile aldaketa askorekin. Aurten partidaz partida joango dira helburuak ezartzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.