Samaniego eta Ribasko gaina lotuko ditu Arabako Biraren zortzigarrenak
Arabako Biraren zortzigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak. Hilaren 21ean egingo du mendi elkarteak irteera.
Arabako Biraren zortzigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak. Hilaren 21ean egingo du mendi elkarte horrek irteera eta Samaniego eta Ribasko gaina lotuko ditu zortzigarren etapan.
Bidean, Herrerako mendatetik eta San leon, Zerraluntxa eta Artxabal gailurretatik pasako dira ibilaldian parte hartzen dutenek. Zeharkaldia lau ordu eta erdikoa izango da denera. Ibilaldiaren gaineko informazioa gehiago lortu nahi dutenek hemen jaso dezakete (egin klik hemen).
Zumardiko autobus geltokitik abiatuko dira 07:30ean (Panier) eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi eta egun beretan edo online galdetegia bete. Horretarako egin klik hemen.