2023/10/16

[Argazkiak] Palestinari, babes erakustaldia

Palestinari elkartasuna erakutsi diote gaur arratsaldean hamarnaka herritarrek. Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin dute Iztieta auzoko Diputazio plazan.

Zortzi ekitaldirekin etorriko da 'Haurren aurrean helduok heldu'

Ostegunean hasiko da 'Haurren aurrean helduok heldu' ariketa. Zortzi jarduera programatu dituzte, era askotakoak. Bi eginda dituzte.

Tximeletaren hegaldia eten ez dadin

Juneren Hegoak elkarteak, larunbatean—hilak21— ospatuko du bere egun handia. Ez da nolanahikoa izango, aurten hamar urte bete baititu adingabeen gaixotasun, aniztasun funtzionala edo doluagatik zaurgarri diren familiak laguntzeko 2013an bidea hasi zuen elkarteak.

Landa Emakumeentzako Berrikuntza Saria jaso du 'Mater' ontziak

Landa Emakumeentzako Berrikuntza Sarietan aintzatespena jaso dute sanpedrotarrek. Izaskun Suberbiolak aldarrikapen feminista egin du.

palestina

Palestinari elkartasuna adieraztera deitu du Kontseilu Sozialistak gaur

Elkarretaratzea egingo dute Iztieta auzoko Diputazio plazan Kontseilu Sozialistak deituta, gaur 19:00etan.

zaintza

Greba feminista prestatzeko batzar mistoa, hilaren 28an

Greba orokor feminista prestatzeko bigarren batzarra egingo dute hilaren 28ko goizean. Denentzako zabalik egongo da bilera.

euskararen kontrako oldarraldia

Euskararen aldeko manifestazioari babesa adieraziko diote ostiralean

Euskararen kontrako oldarraldiaren aurkako manifestazioa egingo dute azaroaren 4an. Argazki jendetsua egitera deitu dute.

Greba feminista orokorrari ekiteko Lezoko bilkura, hilaren 18an

Batzarra 19:00etan hasiko da, Ibaiondon. Ahalik eta eragile zein norbanako gehien bildu nahi dituzte bertan.

Andorra argazkitan, Urdabururen eskutik

Ostegunean argazki bideoa proiektatuko du mendizale elkarteak bere egoitzan.

San Tomas egunean postuak jartzeko eskaera egin daiteke

Gaurtik azaroaren 13a bitartean izango da zabalik izena emateko epea.

Balea txalupak ardatz, Albaolaren nazioarteko sinposioan

Gaur goizean inauguratu dute bi eguneko jardunaldia. Islandiarrekin lotura berezia izango du faktoriak aurrerantzean.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako

Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean, 'Okupazioarekin amaitu, Palestina askatu!' lelopean.

Azaroko greba feminista orokorra lantzen hasiko dira Antxon

Bi asanblada ireki deitu ditu herriko mugimendu feministak, "guztiontzako". Lehena larunbat honetan bertan izango da, Bekoz Bekon.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-10-16)

Hamabi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietako bost izan dira oiartzuarrentzako. Bi kanporaketetan, aurrera.

Gehiago