Andorra argazkitan, Urdabururen eskutik

Ostegunean argazki bideoa proiektatuko du mendizale elkarteak bere egoitzan.

Urdaburu Mendizale elkarteko kideak. argazkia: Urdaburu

Urdaburu Mendizale elkarteak antolatuta, argazki bideoa proiektatuko dute ostegunean mendizale elkartearen egoitzan. Andorrako Pirinioetara elkarteko kide ugarik egindako bidaian egindakoak dira argazkiak. Muntaia Juan Esteban Agirre Karrrikiri eta Jon Zumalabe bazkideek egindakoa da, irteera horretan parte hartu duten bazkide askoren argazki eta bideoak baliatuta egin dute muntaia: Iñaki Arrieta, Jokin Maiza, Iñaki Prieto, Jon Zumalabe, Iñaki Izagirre, eta Juan Esteban Agirre Karrikiri.

Ostegunean, hilak 19, 19:30ean egingo dute argazki bideoaren emanaldia.

Horrekin batera, honen gaineko argazki erakusketa ere egingo dute elkartean bertan. Azken hori astearte eta ostegunetan bisitatu ahalko da 19:00etatik 21:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.