Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Balea txalupak ardatz, Albaolaren nazioarteko sinposioan

Gaur goizean inauguratu dute bi eguneko jardunaldia. Islandiarrekin lotura berezia izango du faktoriak aurrerantzean.

Bi eguneko sinposioa izango da. Gaur goizean iritsi dira parte hartzaileak Albaolara.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/16

Gaur goizean, Albaola faktorian, The Basque Whaleboat At The Origin Of Industrial Whaling nazioarteko sinposioaren lehen egunari ekin diote.

Ekitaldi horrek Basque izeneko proiektuko bazkide eta kolaboratzaileen ordezkaritza islandiarra, gaian adituak diren hizlariak eta erakundeen ordezkaritza bildu ditu. Artean, Teo Alberro Pasaiako alkatea, Goizane Alvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua, eta Maria Jose Bilbao, Islandiako ohorezko kontsula Euskal Herrian.

2021ean, Basque Association in Iceland islandiar elkarteak Basque proiektuan parte hartzera gonbidatu zuen Albaola. Proiektu horren helburua 2025ean Djupavik herrian (Islandia) euskal zentro bat sortzea da. Duela 400 urte baino gehiago Islandian balea ehizatzen zuten euskal baleontziekin lotura estua duen eskualdea da hori.

Proiektuak eta Baskasetur izena izango duen etorkizuneko zentroak euskaldunen eta islandiarren historia partekatua oroitzea dute helburu, bai eta biek itsasoarekin duten harremana aintzatestea ere.

Sinposioa
Gaur goizean nazioarteko sinposioaren inaugurazio ofiziala egin dute faktorian. Sinposio hori Albaola elkarteak antolatu du Basque europar proiektuaren aterkipean, eta topaketaren gai nagusia bale-txalupa izango da. Elkarte pasaitarrak, proiektu horren bitartez, balea txaluparen eraikuntzaren eta erabileraren inguruko ezagutzak partekatuko ditu bertaratutakoekin.

Bi egunez bilduko dira Albaolan ontzigileak, historialariak eta hainbat arlotako adituak. Hamahiru hizlari izango dira guztira; goizean goiz iritsi dira horiek eta Islandiako delegazioa ontziola-museora. Xabier Agote Albaolako presidentek eta Xabier Alberdi Albaolako zuzendari zientifiko eta Donostiako itsas museoko zuzendariak eman diete ongietorria.

Irekiera instituzional horren ondoren, parte-hartzaileek bisita gidatua egin dute Albaola Itsas Kultur Faktorian, Xabier Agote presidentearen eskutik. Jende guztiarentzako irekiera ekitaldia gaur 13:30ean hasi da. Horri buruzko informazio guztia erantsitako programan eta Albaolaren webgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.