Greba orokor feminista lantzen hasteko batzar irekia
Gaur egingo du Oreretako Asanblada Feministak batzar hori, 19:00etan hasita, Reina aretoan.
Martxoak 8ko manifestazio amaiera Errenteria-Oreretako Herriko plazan. Azaroaren 30ean Greba Orokor Feministara deitu dute, zaintza eskubide kolektiboaren alde. Horri begira, eta deialdia lantzen hasteko greba batzorde mistoa antolatu duela jakinarazi du Oreretako asanblada Feministak. Gaur batzar irekia egingo du batzorde misto horrek; 19:00etan izango da Reina aretoan, eta bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
