Palestinaren aldeko herri erantzun solidarioa antolatzera doaz
Bilerara deitu dute bihar, asteartea, 19:30ean Bukagaitz elkartean.
Palestinak bizi duen egoera latzaren aurrean, elkartasuna adierazi nahi diote hainbat herritarrek. Horri begira, herri erantzun solidario eta internazionalista antolatzeko deialdia zabaldu dute. Argi adierazi dute, gainera, Orereta Palestinarekin dagoela.
Bihar egingo dute lehen bilera, hilak 17, Gaztaño auzoko Bukagaitz elkartean, 19:30ean.
Ekarpena egin nahi duten herritar guztiak deitu dituzte biharko bilera horretan parte hartzera.