San Tomas egunean postuak jartzeko eskaera egin daiteke
Gaurtik azaroaren 13a bitartean izango da zabalik izena emateko epea.
San Tomas eguneko azokan artisau edo elikagai postuak jarri nahi dituztenek gaurtik eta azaroaren 13ra arte izango dute eskaera egiteko epea. Udaletxeko Zu! Zure udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaerak interesdunek, dagokion eskera eredua bete ondoren.
Bertaratu nahi ez dutenek, aukera dute tramitazio osoa udalaren webgunearen bidez egiteko. Horretarako, egin klik hemen.