Bretainiako Endroren 'Txoria txori'-ren bertsioa, Oiartzunen grabatua
Klervi Rouyer harpista eta Neven Le Pennec gitarristak osatzen duten bikoteak June Galardirekin grabatu du kantaren bertsioa.
Oiartzunek Bretainiarekin loturak ditu. Pasa den uztailean are gehiago estutu ziren harremanak. Izan ere, Bretainiako Endro bikotea eta June Galardik Txoria Txori abestiaren bertsioa grabatu dute. Oiartzunen, noski.
Klervi Rouyer harpista eta Neven Le Pennec gitarristak osatzen duten bikotea da Endro. Burzhudus izeneko belaontzian bidaiatzen dute, eta bertan iritsi ziren Euskal Herrira.
Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan eman zituzten kontzertuak uztailean zehar, eta Oiartzun-Karaez komiteak harrera egin zien musikariei. “Kultura txikiei babesa ematen jarraitzen dugu”, adierazi dute komitekoek.
Oiartzungo Lezoti grabazio estudioan erregistratu zuten bertsioa, Rouyerrek harpa, Le Pennecek gitarra eta Galardik ahotsa jarrita.
Emaitza bideoan jaso, eta Youtubera igo dute. Hemen ikus daiteke: