Konpetentzia digitalak lantzeko tailerrak Don Bosco eta Talaiosen eskutik

55 urtetik gorakoentzat dira tailerrak, bost denera, eta euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte saioak.

teknologia digitalak

Don Bosco eta Talaiosek konpetentzia digitalak lantzeko tailerrak tailerrak antolatu dituzte 55 urtetik gorakoentzat. Zehazki, bost dira antolatu dituzten tailerrak. Saioak euskaraz (16:30-18:00) eta gaztelaniaz (18:00-19:30) egingo dituzte eta Don Boscon bertan izango dira guztiak, adimen artifiziala erabiltzen hasteko tresnen gainekoa izan ezik. Azken hori, Merkatuzarren emango dute.

Tailerren bidez, egunerokoan beharrezkoak diren tresna digitalak ulertu eta erabiltzeko formazioa dira antolatzaileek azaldu dutenez. Azaroaren 2an egingo dute lehena, Egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean. Tailer hori gailu  digitalen segurtasunarekin zerikusia duten  gaietan interesa dutenei begirakoa da, eta besteak beste, pasahitzak sortu eta kudeatzeko tresnak landuko dituzte, baita gailuak iruzurretatik babesteko gomendioak eman ere.

Azaroaren 9an egingo dute bigarren tailerra: Euskarazko baliabideak sarean. Mundu digitalean diren euskarazko baliabideak aurkeztuko dituzte tailer horietan.

Eguneroko tramiteak online egiten ikasteko tailerra izango da hirugarrena, azaroaren 16an. Adimen artifiziala erabiltzen hasteko tresnak ikastaroa azaroaren 23an egingo dute, eta azkenik, Eduki digitalak sortzen: Canva tailerra azaroaren 28an egingo dute.

Ordutegi bera izango dute tailer guztiek, euskarazkoak 16:30etik 18:00etara eta gaztelaniazkoak 18:00etatik 19:30era Merkatuzarren egingo dutena izan ezik, kasu horretan tailer bakarra egingo dute eta 18:00etatik 19:30era izango da. Izena emateko 943 51 04 50 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.