Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Elizaldeko jolastokia itxuraldatzen ari da, haurrak erdigunean jartzeko

Transpatioa proiektua orain dela bost urte jarri zuten martxan, jolastokiko botere harremanak eraldatzeko asmoarekin. Naturgunea zabaldu dute.

transpatioa elizalde
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/17

Elizalde Herri Eskolako jolastokia biziberritzeko proiektua jaio zen duela bost urte: Transpatioa. Bertako ikasleak eta guraso elkarteak zein Oiartzungo Udala ari dira elkarlanean.

Jolastokietako botere harremanak “desegin” eta beste hainbat helbururekin abiatu zuten indarrean dagoen proiektua: gozamenerako, esperimentaziorako, jolaserako, heziketarako eta elkarbizitzarako… “Haurren nahiak eta beharrak erdigunean jarrita”, adierazi dute parte-hartzaileek.

Azken finean, “erabilera ugariko” jolasleku “inklusiboa” lortu nahi dute.

Jolastokia hobetzeko prozesua

Proiektuan parte hartzen dutenek nabarmendu dutenez, haurren beharrak “kontuan hartu gabe” diseinatu zituzten jolastokiak.

“Hormigoi hutsekoak, ia itzalik gabe eta kirol-jolas gutxi batzuetarako prestatutako arkitekturaren ondorioz ez dira espazio bizigarriak eta askotarikoak izaten”, adierazi dute.

Haurrekin prozesua abiarazi zuten, beraien “amets eta nahiak erdigunean” jartzeko asmoz. Hainbat galderari erantzuten saiatu ziren: “Nola hedatu dezakegu natura jolastokira? Zer egin dezakegu aterpea toki atseginagoa eta erakargarriagoa izan dadin? Nola hobetuko dugu kantxa-guneko eta transpatioaren arteko elkarbizitza? Harmaila eremuko segurtasuna eta erabilera handitzeko ze aldaketa egin daitezke?”.

Ikasleekin lanketa egiten hasi ziren, eta beraien proposamen eta beharrak kontuan hartuta, eraldaketarako proiektua prestatu zuten Guraso Elkarteak eta eskolak. Udalari aurkeztu zioten egitasmoa, eta eraldaketari ekitea adostu zuten.

Naturgunea zabaltzea, lehen pausoa

Patioaren eraldatzea zatika egingo dute, udako hilabeteak aprobetxatu behar baitituzte aldaketak egiteko.

Hainbat fase izango ditu eraldatzeak, eta lehenengoa kantxaren azalera murriztu eta naturgunea zabaltzea izan da.

Berdegune berriak egin dituzte eta mendixka, zuloak eta bidexkak eraiki dituzte. Enborrak jarri eta zuhaixkak landatu dituzte, itzalguneak eta espazio atsegina lortzeko.

Egurrezko etxetxoekin herrixka bat eraiki eta mahaien eremua ere berritu dute. Gainera, txorientzat, intsektuentzat, tximeletentzat eta beste animalia batzuentzako bizitokiak jarriko dituzte ikasleek.

110.000 euroko inbertsioa egin du Oiartzungo Udalak.

Harmailen eraldaketa, hurrengoa

Kirol kantxa eta harmailak moldatu nahi dituzte hurrengo faseetan. Futbola eta saskibaloiaz gain, beste kirol batzuk sustatzeko ekipamenduak jarri nahi dituzte kantxan. 

Beste eremuekin elkarbizitza eta segurtasuna “hobetu” nahi dituztela jakinarazi dute. “Ingurutik baloiaren beldurrik gabe pasatzea naturarekin eta jolasarekin lotutako elementuak jarriko dituzte”, iragarri dute.

Harmailak “goxatu” eta erabilera handitzeko aldaketa estrukturala egitea ere aurreikusi dute, “altuera lausotu, naturgunearekin lotu eta aurrealdean jolas eremu librea egiteko”.

Jakinarazi dutenez, “dimentsio handiko” obrak dira, eta diru-laguntzak lortu ahala joango dira egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.