Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Charles Chaplin izango da X. Azkue Memorialaren ardatza

Bost ekitaldi izango ditu organozaleek antolatutako zikloak: hiru kontzertu, hitzaldi bat eta bisita gidatua.

Loic Mallie Loic Mallie organista frantziarrak bi kontzertu emango ditu, Chaplinen film banako soinu-bandarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/17

Oiartzungo Organozaleak taldeak Jose Manuel Azkue organista izan zenaren omenezko hamargarren zikloaren berri eman du.

X. Azkue Memoriala hilaren 29an hasiko da, hitzaldi batekin, eta azaroko lehenengo asteburuan izango dira gainontzeko ekitaldiak. Ostiralean, larunbatean eta iganderako lau ekitaldi programatu dituzte.

Aurreko urteetan bezala, Azkue zenaren jaioterritik —Oiartzundik— harago antolatu dituzte ekitaldiak. Aurtengoan Errenteria-Oreretan eta Irunen txanda izango da.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, zikloari hasiera emango dion hitzaldian Oiartzungo organoari buruzko data esanguratsuak emango dituzte.

Gainera, Charles Chaplin aktorearen hiru filmaren —Easy Street, Modern Times eta City Lights— soinu-banda oinarri dituzten kontzertu bana emango dituzte.

X. Azkue Memoriala. Egitaraua

  • Hilak 31, asteartea.
    • Hitzaldia: Oiartzungo Cavaille-Coll pére eta fils organoaren inguruko ikerketa. Denis Lacorre izango da hizlaria. 19:30ean, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan.
  • Azaroaren 3a, ostirala.
    • Aurkezpena eta kontzertua: Charles Chaplinen Modern Times, Loic Mallie organistaren eskutik. 19:00etan, Errenteria-Oreretako Agustinetako elizan.
  • Azaroaren 4a, larunbata.
    • Organoaren bisita gidatua. Gidatzaile eta organista, Ignazio Arakistain. 11:30ean, Irungo Junkal parrokian.
    • Aurkezpena eta kontzertua: Charles Chaplinen City Lights, Loic Mallie organistaren eskutik. 20:00etan, Irungo Junkal parrokian.
  • Azaroaren 5a, igandea.
    • Aurkezpena eta kontzertua: Charles Chaplinen Easy Street, O. Rodriguez harmoniumaren eskutik. 18:30ean, Oiartzungo Landetxen.

Memoriala

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Oiartzun jaioterria ez zuen sekula ahaztu, eta “oso gogokoa” zuen herriko Cavaille-Coll organo berezian askotan jo zuen.

2008an, Oiartzungo Udala Azkue Memoriala antolatzen hasi zen. “Herriko organoaren berezko distira agerian utzi nahi zuen jarduerak, eta organista famatuaz gainera, musikari gazteei eta esperimentazioari ere leku eman nahi zien”, zehaztu dute.

2016tik aurrera, memoriala antolatzeko ardura Oiartzungo Organozaleak taldeak hartu zuen.

“Azkuek lotura berezia zuen Irun, Hondarribia, Donostia eta Errenteriako organoekin”, gaineratu dutenez. “Azkue Memorialaren antolakuntzak, ekintza hau herri horietara zabaltzea izan du helburu. Gaur egun, udazkeneko Oarso-Bidasoako organo-zikloan bilakatua daukagu”.

Azkue

Jose Manuel Azkue 1927an jaio zen, Killirikupe gaineko Aginalgalde-Etxean. Sei urterekin eman zuen izena Donostiako Musika Kontserbatorioan. 11 urterekin Alesbesera (Nafarroa) joan zen fraide ikasketak egitera, eta urtebete beranduago hasi zen mezetan jotzen.

Hainbat urtez komentuz komentu ibili zen, organista moduan. Hogei urterekin apaiz izateko erabaki behar zuenean, atzera egin zuen. Irunen eta Donostian ibili zen organista moduan. 1954an AEBtara joan zen, eta bi hamarkada eman zituen bertan, organoa ogibide izaten.

1975ean Euskal Herrira bueltatu zen, Donostiako Koruko Andre Mariaren parrokian organista postua lortuta. Donostian eta mundu guztian zehar eman zituen kontzertuak. 2008an hil zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.