Pilota txapelketa, azaroaren 1ean Oiartzunen
Azaroko lehenengo egunean Abanca-DV txapelketako partida jokatuko dute Madalensoron. Bertan sartzea doakoa izango da.
Abanca-DV Txapelketaren XXXII. ekitaldiko partida pare bat Oiartzunen jokatuko dituzte, azaroaren 1ean. Bi kategoriatako partida bana jokatuko dute Madalensoron, 18:00etan hasita.
Promesen partida jokatuko dute lehendabizi. Zabaleta eta Santestebanek osatutako bikoteak Iruzubieta III.a eta Calvo izango dituzte parez pare.
Seniorretan, berriz, Alberdi eta Loza joango dira gorriz jantzita, eta Oskoz eta Arroita urdinez.