Oiartzuarock festibalaren kartel osoa aurkeztu dute
Azaroaren 4an egingo dute musika jaialdia, eguerditik hasita eta gauera arte. Herri bazkaria ere antolatu dute, eta sarrerak salgai daude.
Oiartzuarock musika jaialdiaren 2023. urteko ekitaldiaren kartel osoa aurkeztu dute gaur: zazpi kontzertu programatu dituzte.
Azaroaren 4an izango da jaialdia, eta eguerdian hasi eta gauera arteko kontzertu sorta antolatu dute.
Astelehen Goizak taldearekin hasiko dira emanaldiak, eta Northecok itxiko ditu. Kontzertuak doakoak izango dira, eta herriko hainbat tabernaren kanpoaldean egingo dituzte.
Herri bazkaria ere antolatu dute. 14:00etan izango da, Landetxe plazan. Landetxe eraikineko tabernan eros daitezke, 10 euroren truke.
Egitaraua
- 12:00etan: Astelehen Goizak, Landetxe tabernan.
- 14:00etan: Bazkaria, Landetxe plazan.
- 16:00etan: Hatxe, Tolaita tabernan.
- 17:00etan: Lane FM, Amazkarren.
- 18:00etan: Sindrome Norte, Miren tabernan.
- 19:00etan: Mala Ruina, Kabitxon.
- 20:00etan: The Purples, Kastron.
- 21:00etan: Northecko, Sorgin.