'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, gaur
Labore Oarsok antolatu du ikus-entzunezkoaren emanaldia. Ondoren, inguruko ekoizleekin hitzaldia egingo dute.
Labore Oarsok dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du gaur arratsalderako. Zure platerean hasten da mundua ikus-entzunezkoa emango dute.
Agroekologiari buruz hitz egiten dute bertan, hainbat ekoizlerekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Landetxen izango da. Doakoa izango den arren, gonbidapena hartu beharko da udalaren sarreren webgunean.
Emanaldia bukatzerakoan, Oiartzun eta inguruko ekoizleekin solasaldia egingo dute.
Labore Oarsok antolatutako saioa Alternatiben Oihartzunaren egitarauaren barruan dago.
Sinopsia
Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia.
Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.
Produkzioa: Aloña Jauregi
Zuzendaria: Ion Fontenla
Argazki zuzendaria: Iban Toledo (ON Produkzioak).
Gidoia: Amaia Aierbe
Musika: Oskar Estanga
Zuzeneko soinua: Danel Ciaurriz
Soinu postprodukzioa: Danez Ciaurriz
Ekoiztetxea: ON Produkzioak.
Aktoreak: Maria Redondo, Maitena Salinas eta Andoni Aizpuru
Bertsio originala: Euskaraz ekoizle baten atala izan ezik.
Azpitituluak: Euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesa.