Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Gau Beltza lezoarrena izango da berriz ere

Lezon ere Domu Santu Egunaren bezperan arimen gaua ospatzen zuten. Usadio hori berreskuratu dute herriko eragileek, elkarlanean. Hilaren 31ko ekitaldiak aurrekari asko izango ditu.

Gau Beltzaren egitaraua prestatzeko hainbat bilkura egin dituzte eragileek. HITZA
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/20

Gau Beltzaren gaineko hitzaldia eman zuen atzo Jaime Altuna hondarribiarrak Gezalan. Azaldu zuen Gau Beltza ez dela Halloween-en eragina lausotzeko bertan sortutako jarduera, baizik eta Domu Santu Egunaren bezperan, garai batean eta hemen, Euskal Herrian, baserrietako kalabazak hustu, izuari eta gizakien beldurrei lotutako kontuak haurrei kontatu, edo arima galduz mozorrotzen zirela herritarrak; horren zuzeneko testigantza eman zuten herriko bi adinekok hitzaldi horretan, Jone Salaberriak eta Agustina Pontestak. Kontatu zuten herriko baserrietan ere ospatzen zutela arimen gaua.

Hori guztia berreskuratu nahi izan dute Lezon. Lehenengoz, usadio zaharrak bere tokia izanen du, era ireki eta zabalean, herrian. Horren erantzule Lezoko eragileak dira. «Hasieran egitasmoa berreskuratzeko ideia herriko ikastetxeetako guraso elkarteena izan bazen ere, berehala atxiki ziren herriko hainbat eragile. Pozgarria izan da elkarlanerako deiak arrakasta izan duela ikustea», esan dute Gau Beltza Taldearen gidariek.

Domu Santu Egunaren bezperako ilunabarreko ekitaldi edo desfileari garrantzirik kendu gabe (goiko koadroan dago datozen egunetako egitarau osoa), ordura arteko bideari eman diote balioa antolatzaileek. Lehenik, herriko askotariko eragileen saretzea izan da ideia hutsa zen horri hezur eta mamia eman diona; ondoren, egunari izaera emateko aurretiko hainbat elkarlan jarduera antolatu dituzte denen artean, Olatz Sarasolak egindako kartelean zerrendatuta agertzen direnak.

Lezoko baserritarrek kalabazak landatu eta eman dizkiete. «Udalak ere asko lagundu digu», adierazi dute taldekideek. «Nabarmentzekoa da adin tarteari dagokionez urrun izan daitezkeen eragileen arteko elkarlanak sortu direla: Txirbilla eta Aiton Borda, edo Gaxuxa eta ludoteka batera ariko dira hainbat tailerretan. Zoragarria izan da hori».

EGITARAUA

Gaur arte

Maindireak. Pasaia-Lezo Lizeoan, Lezo Herri Eskolan eta udaletxean maindire eta trapu zaharrak uzteko aukera bertako edukiontzietan.

Hilaren 23tik 31ra

Dendak. Herriko dendetako arduradunei euren erakusleihoak Gau Beltzaren gaiekin apaintzeko eskatu diete.

Hilak 24, asteartea

17:30. Gurutze Santuaren plazan, buruko zapia prestatzeko tailerra Gaxuxako eta Lezoko ludotekako kideen eskutik.

Hilak 30, astelehena

17:30. Gurutze Santuaren plazan, kalabaza hustuketa tailerra Txirbillako eta Aiton Bordako kideen eskutik.

Hilak 31, asteartea

19:00. Goiko plazan hasiko da Gau Beltzaren kalejira. Bukaera plazan egingo dute, Beldurren Erretzea ekitaldiarekin eta gaztaina erreekin. Jarraian, Atzekoateko kobazuloan, Orratx! Antzerki Taldekoek beldurrezko istorioak kontatuko dituzte. Ondoren, Piztu Lezoren ekimenez, Andoni Ollokiegiren emanaldia.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.