Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Oiartzungo plazan, Israelen esku-hartze militarra salatu eta palestinarri elkartasuna adierazteko.
Israelgo produktuei boikota egiteko eskaera zabaldu dute gaurko mobilizazioan, baita balkoi eta leihoetan Palestinako bandera eta ikurrak jartzekoa ere.
Dozenaka lezoarrek Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote gaur arratsaldean Karlos Saldise plazan.
12 eta 17 urte arteko oiartzuarrentzako txokoa irekiko dute Landetxen. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan egongo da irekita.
Egonaldia egin du sortzaileak Hugoenean. Hark ondutako 'Cremen desordes' liburuaren ale bat eman dio opari Donibaneko liburutegiari.
LGTBI+ pertsonen ahalduntzerako espazioaren baitan abiatuko du udalak LGTBI+ Elkargunea.
Atzo hasita, hemezortzi garagardo eta jatekoak dastatzeko aukera dago Alabergako plazan, igandera arte. Arditurri Auzo Elkarteak antolatuta, segida izateko bokazioz heldu da garagardo azoka.
Gaur abiatuko dira Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Ezezagunok konpainiaren ‘Exacticamente Diversa’ obrak irekiko du festibala. Adimen desgaitasunari buruz hausnartzeko gonbidapena.
Jose Berrot albaitariaren lana betikotu du Juxe Areta Goñi argazkilari oreretarrak. Desagertzear den lurrari lotutako jende eta bizimoduari aitortza da argazkietatik abiatuta ondu duen erakusketa.
Lezon ere Domu Santu Egunaren bezperan arimen gaua ospatzen zuten. Usadio hori berreskuratu dute herriko eragileek, elkarlanean. Hilaren 31ko ekitaldiak aurrekari asko izango ditu.
Azaroaren 4ean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute gaur arratsaldean, atera duten argazki jendetsuan.
Tomas Garbizuk helduentzako ikastaroak eskainiko ditu, eta izena emateko epea hilaren 31era arte luzatuko da. Bihar, bestela, urriko kantujira egingo dute.
Zaborren tasa %8 igotzeari ezetz bozkatuko diola azaldu du EAJk gaur egindako agerraldian.
Oiartzungo pilotariek 23 partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron izango dira, gaur arratsaldean.
Erdi Aroko testu eta margolanak oinarri, bikote alemaniarrak garaiko dantza estiloak ekarriko ditu urriaren 28an, ahotsa eta perkusioa ere lagun.
Ariketen bidez, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragin eta hizkuntzaren sozializazio prozesuari buruz hausnarraraztea da helburua.
Emakumeen Etxean izango da, 19:00etan.
Datorren asteartean egingo dute urriari dagokion plenoa, asteazkenean greba eguna baita. Zortzi puntukoa izango da.
Datorren ostiralean izango da hitzaldia; aurretik elkarretaratzera deitu dute Foru Plazan.
Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute. Areto futbolekoari atsedena dagokio asteburu honetan.