Euskararen kontrako tsunamiari eusteko dikea eraikitzera deitu dute

Azaroaren 4ean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute gaur arratsaldean, atera duten argazki jendetsuan.

euskararen kontrako oldarr Oiartzuar asko elkartu dira kontzejupean, euskararen kontrako ebazpenak salatzeko.

Euskalgintzako eragileek manifestazioa deitu zuten, pasa den irailean, azaroaren 4rako. Bi aste barru egingo den mobilizazioarekin atxikimendua adierazi dute gaur Oiartzunen.

Argazki jendetsua atera dute, “euskararen kontrako oldarraldiari” aurre egiteko prest daudela adierazteko. Euskaltzaleak Bilbora joateko deia egin dute gaurko argazki jendetsuan.

Irailaren bukaeran deitu zuten manifestaziora, eta ordutik euskararen erabilera bermatzen dituzten hainbat lege-artikuluen kontrako ebazpenak kaleratu dituzte epaileek. Oraingoz azkenak direnak aste honetan bertan izan dira.

Oldarraldia hitza tsunami-gatik aldatu dute, eta olatu erraldoi horri dikea eraikitzea gonbidatu dituzte oiartzuarrak.

Jakinarazi dutenez, Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatuko dituzte Oiartzunen. Datozen egunetan jakinaraziko dute izena non eman daitekeen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.