'Haurren aurrean helduok heldu' dinamika Pasaian da
Ariketen bidez, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragin eta hizkuntzaren sozializazio prozesuari buruz hausnarraraztea da helburua.
Haurren aurrean helduok heldu dinamikaren bigarren edizioa gaur abiatuko da Pasaian. Helburu bikoitza du ariketak: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta bestetik, helduek haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz hausnartzea.
Euskal Herri osoko hainbat herritan antolatzen ari dira dinamika, tartean, Oiartzunen zortzi ekitaldik hartuko dute lur egunotan ere. Antolatzaileak ahalegindu dira gurasoak eta umeak elkartzen diren “inguru informaletan” egitea jarduera horiek; Pasaiara ekarrita, Trintxerpeko Serafin Esnaola plaza izango da ariketa hartuko duen gunea.
Antolatutako ekintzetan euskaraz ondo moldatzen diren gurasoei lehen hitzak euskaraz egiteko eskatuko diete, bai euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei ere. Ulertzen duten kideekin, berriz, euskarari beti eusteko eskatuko zaie, baita horiek gaztelaniara joko balute ere. Hitz egiteko zailtasunak dituzten baina ulertzen dute gurasoei, halaber, inguruko gurasoekin euskaraz hitz egiten jarrai dezaten eskatuko diete.
Herrian programaturiko ekintzak gaur hasiko dira, eta bi asteburuz luzatuko dira.
- Gaur, ostirala. 19:00etan, euskaraokea.
- Bihar, larunbata 21. 17:00etan, jolasak.
- Etzi, igandea 22. 12:00etan, pintxo tailerra.
- Hilak 27, ostirala. 20:00etan, mozorro tailerra.
- Hilak 28, larunbata. 17:30ean, Zinema Txikia, Donibanen. Trintxerpetik motora zerbitzua egongo da bertaratzeko 17:00etan.
- Hilak 29, igandea. 08:30ean, ibilaldi neurtua.