Palestinaren gaineko hitzaldia, Gaztañoko auzo lokalean
Datorren ostiralean izango da hitzaldia; aurretik elkarretaratzera deitu dute Foru Plazan.

Palestinako erresistentzia aurrera goiburuarekin hitzaldia antolatu dute datorren ostiralean Gaztañoko auzo lokalean. NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak antolatu du hitzaldia, Gaztañoko auzo elkarteak lagunduta.
Hizlaria, Al-Yudur elkarteko kide bat izango da.
Hitzaldiaren aurretik, elkarretaratzea egingo dute Foru plazan Palestinari elkartasuna adierazteko; 19:00etan izango da hori.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte batean zein bestean bat egitera.