Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Argazkiekin] Artikulatzen hasteko Alternatiben Oihartzuna

Udala eta Alternatiben Oihartzungo kide banak hitzaldia eskaini dute eta bien arteko elkarlana "nola artikulatu" aztertzen ari direla izan dute hizketagai. Goizaren amaieran, Palestinari elkartasuna adierazi diote.

Alaine Aranburu Etxegoien
Oiartzun
2023/10/21

Hirugarren Alternatiben Oihartzunaren eguna izan da gaurkoa herriko plazan, Oiartzunen. “Burujabetzaren eta eraldaketaren bidean lanean ari diren egitasmoen topagune izatea” helburu gisa, horretan dihardutenen azoka egin da. Era berean, hitzaldiak ere egin dituzte goizean zehar. 

Oiartzungo eta kanpoko eragileak dira bertaratutakoak. Herrikoen artean, Labore Oarso eta Elika kooperatibak, Argitturri energia komunitatea eta Abaraxka ludoteka izan dira. 

Oiartzundik kanpokoen artean, berriz, Irungo Harrera Sarea, Herrerako (Donostia) Sukalde Kolektiboa, Coop57, Goiener, Izarkom, Euskal Herria Burujabe eta Basoa Defendatzaileen Etxea.

Udala eta burujabetza

Laugarren hitzaldian Oiartzungo Udaleko Ibon Mitxelena Ekonomia Soziala eta Subirautza zinegotziak parte hartu du, Alternatiben Oihartzuneko antolatzaile Iker Sarriegirekin batera. 

Hitzaldiaren hasieran aipatu dute Oiartzungo udal gobernu berrira burujabetzaren herrigintzan aritutakoak batu direla. Orain, horiek udalean lanean hasi direnean, burujabetzan lanean dabiltzanen sarea udalarekin “nola artikulatu” pentsatzen hasi direla aurreratu dute. 

Sarriegik azaldu du kapitalismo globala “tsunami bat” dela eta konturatu zela ez zirela haien bizitzen jabe, “beste batzuk ari zirela erabakitzen”. Horrek hiru ondorio ekarri dituela azaldu du Alternatiben Oihartzuneko kideak.

Batetik, herriaren “desjabetzapena” gertatzen ari dela. “Baliabideak gutxi batzuek esku daude: lurra, energia, eraikinak, elikadura…”. Horren harira, bigarren ondorio moduan indibidualizazioa gertatzen ari dela aipatu du. “Ereduak pertsonengan eta herriari egiten dio eragina bakartasunera eta elkartasun ezara”.

Azken ondorioa boterearena izan da. “Arrain handia arrain txikia jaten ari da eta herriak ez dauka botererik. Hori aldatzeko kontrakoa egin behar da”. Horretarako, “gure bizitza antolatzeko era” berreskuratu behar dela azaldu du Sarriegik eta horretan Alternatiben Oihartzunaren garrantzia nabarmendu du, “ikusteko ez garela lauzpabost katu”. 

Mitxelenak adierazi du gai honen gainean “heziketa” egin behar dela udal barruan, “horrelako proiektuak aurrera egiteko”. Horretarako artikulazioari erreparatu dio eta hori eraikitzeko hainbat galdera dituztela mahai gainean esan du zinegotziak: “Udaletxeak parte hartu behar du kooperatibetan? Bai? Ez? Nola?”.

Euskal Herrian, estatuan eta munduan dauden ereduak begiratu dituztela eta gertukoek egindako bidea aztertzen ari direla dio Mitxelenak (Bergara, Hernani, Aiaraldea…). Modu horretan jakin nahi dute zein bide egin behar duen Oiartzungo Udalak.

Oraingoz, hiru erpin identifikatu dituztela azaldu du zinegotziak: herri mugimendua, eragileak eta udala. “Hiruki horretan hemendik etorkizunera kolaborazio hori nola izango den asmatu behar dugu. Hiru erpinetakoak mahai batean eseri eta ikusi behar dugu 30 urte barru zer nahi dugun Oiartzunen”. 

Palestinari elkartasuna

Goizaren bukaeran Palestinari elkartasuna adierazi diote, “mundu ero hau gelditu behar dugu, orain eta hemen”. Antimilitaristen hitzak ekarri dituzte: “gerra hauek hemen hasten dira, gureak dira. Ez armak hemen ekoizten ditugulako soilik, egunerokoan egiten ditugun hamaika hautuk eta gure bizi ereduak, oro har, nor indartu erabakitzen duelako”.

Herri guztien burujabe izateko eskubidea aldarrikatu dute. Burujabetza “betebeharra” dela diote “zapalkuntzarik gabeko mundu bat eraikiko badugu, eta hortik abiatuta soilik sor daiteke herri arteko elkartasun zintzo bat ere”.

 

 

Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna
Alternatiben Oihartzuna

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.