Seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragiteko hitzaldia, bihar
Irati Odriozola UEMAko teknikariak hitzaldia emango du bihar arratsaldean, 'Haurren aurrean, helduok heldu'-ren barruan.
Pasa den ostegunean hasi zen Haurren aurrean helduok heldu dinamika. Hilaren 29ra arte iraungo du, eta bitarte horretan hainbat jarduera antolatu dituzte.
Gaur, adibidez, kantu eta jolas tailerra egin dute Manuel Lekuona bibliotekan, haurrei zuzendutakoa.
Biharko, berriz, hitzaldia antolatu dute. Irati Odriozola Zugarramurdi UEMAko euskara teknikariak emango du, eta galdera nagusi bati erantzuteko gakoak emango ditu, Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan? izeneko saioarekin.
Udaletxeko pleno aretoan izango da hitzaldia. 17:00etan hasiko da, eta aldez aurretik izena eman behar dela jakinarazi dute.
Horretarako, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen posta elektroniko helbidera idatzi beharko da, edo QR kode hau eskaneatu.
Hainbat ekitaldi daude aurretik. Honakoak izango dira:
- Hilak 27, ostirala: Ipuin saioa eta mintzariketa, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan.
- Hilaren 28an, larunbatak: Eskola Kirola jardunaldi berezia familian, Pasaia eta Oiartzungo haurrekin. LH 3-4: Erritmo saioa familian (Oiartzunen, hilaren 21ean). LH 5-6: Pilota familian (Oiartzun eta Pasaian).
- Hilak 28, larunbata: Mozorro tailerra, 16:30etik 19:00etara, Abaraxka ludotekan.
- Hilak 31, asteartea: Gau Beltza. 19:00etan, plazaren bueltan.