Tren batek istripua izan du Pasaian

Merkantzia siderurgikoz kargatutako tren batek ezbeharra izan du, eta ondorioz, lau bagoi irauli dira. Ez da zauriturik edo kalte pertsonalik izan.

Argazkia: @PasaiaPort.

Ezustekoa izan da gaur goizean Pasaiako ADIFen geltokitik hurbil. Merkantzia siderurgikoz kargatutako tren batek istripua izan du, eta horren ondorioz, lau bagoik deskarrilatu dute eta irauli egin dira. HITZAK jakin izan duenez, istripuak trenbidean eragina izan du, 1 eta 3 bideak itxi behar izan baitituzte. Hori dela eta, 2. bidea dago erabilgarri bakarrik, eta trafikoan eragina izaten ari da dagoeneko. Zorionez, ez da zauriturik edo kalte pertsonalik izan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.