'Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan?', bertan behera
Seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragiteko hitzaldia antolatua zuten gaurko. Bertan behera geratu dela jakinarazi dute.
Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren barruan, hitzaldia antolatua zuten gaur arratsalderako. Irati Odriozola Zugarramurdi UEMAko teknikariak emango zuen.
Jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dute hitzaldia. Aurrerago egingo dutela jakinarazi dute. Parte hartu nahiko luketenak e-posta bidez jarri beharko direla zehaztu dute.
Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren barruko ekitaldia zen gaurkoa. Datozen ekitaldiak honakoak izango dira:
- Hilak 27, ostirala: Ipuin saioa eta mintzariketa, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan.
- Hilaren 28an, larunbatak: Eskola Kirola jardunaldi berezia familian, Pasaia eta Oiartzungo haurrekin. LH 3-4: Erritmo saioa familian (Oiartzunen, hilaren 21ean). LH 5-6: Pilota familian (Oiartzun eta Pasaian).
- Hilak 28, larunbata: Mozorro tailerra, 16:30etik 19:00etara, Abaraxka ludotekan.
- Hilak 31, asteartea: Gau Beltza. 19:00etan, plazaren bueltan.