Enpresa txiki eta ertainentzako euskara trebakuntza, doan
Lanin-en bitartez, e-postaz eta telefonoz euskaraz aritzeko formazio saioak emango dituzte. Ikastaroak online izango dira, azaroan.
Lanin zerbitzuak doako bi trebakuntza ikastaro labur emango dituela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Herriko enpresa txiki eta ertainetan ari diren langileei zuzendutakoak izango direla nabarmendu dute.
Formazio ikastaroak online izango direla aurreratu dute, azaroan zehar.
Mezu elektronikoak erantzutean eta telefonoz aritzean euskara erabiltzeko tresnak landuko dira formakuntza saioetan.
Telefonoz euskaraz ikastaroa A2-B1 euskara maila duten langileentzat izango da eta E-mailak euskaraz trebakuntza saioa B2 maila dutenentzat.
Azaroaren 3a baino lehen eman beharko dute izena. Esteketako galdetegiak bete beharko dira horretarako:
Herriko enpresa txiki eta ertainetan euskara normalizatzea du helburu Lanin zerbitzuak. Horretarako, hainbat egitasmo eta formakuntza egiten dituzte.