Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurreiritziez erantziko dira mahaiaren bueltan

SOS arrazakeriak, Bizilagunak programaren bidez mahairen bueltan eseriko ditu hainbat familia; helburua, aurreiritziak eta estereotipoak apurtzea da, arrazakeriaren aurka borrokatzeko.

SOS Arrazakeriaren Bizilagunak proiektua aurtengo ekitaldia aurkeztu dute gaur Errenteria-Oreretan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/27

Bizilagunak programaren bueltan bilduko ditu aurten ere SOS arrazakeriak hainbat familia. ezaugarriak, familia horietakoen erdia autoktonoa izango dela da, eta beste erdia migranteak. Helburua, arrazakeriari aurre egitea estereotipoak eta aurreiritziak erantzita otorduaren bueltan lehen eskutik ezagutzen diren bitartean. Izan ere, ezagutza da armarik onena aurreiritzien aurka.

Gaur aurkeztu dute Errenteria-Oreretan azaroaren 19an egingo duten programaren aurtengo ekitaldia. SOS Arrazakeriaren egoitzara bildu dira bertan saretuta dauden, eta migranteak diren hainbat emakume esperientziaren garrantzia nabarmen jarri eta halako iniziatibak behar-beharrezkoak direla baieztatzeko. Gehien gehienak etxeko langileak dira.

SOS Arrazakeriako ordezkari Gerar Carrerek programaren gaineko zehaztasunak eman ditu bere aldetik, eta aurtengoan izango den berritasun bati erreparatu dio: “Euskara erdigunean jarriko dugu aurtengo topaketa horietan. Bertakoa den hizkuntza nola bizi dugun jarriko da mahai gainean, nola sentitzen garen harekin, batzuetan urrun ikusten badute ere”.

Hala izanik, parez pare elkarbizi diren Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Badalab, eta Xenpelar Bertso Eskola bat egitera gonbidatu ditu SOS Arrazakeriak elkarteak, baita horien baiezkoa jaso ere.

“11 urte dira Bizilagunak programa martxan jarri genuenetik familia autoktonoak eta migranteak mahaiaren bueltan elkartzeko”, azaldu du Carrerek. Bazkarien aurretik, familiak elkartzeko hamaiketakoa antolatu dute 19an bertan 13:00etan Joxepa Antoni Aranberri eraikinean. Iaz mota horretako 70 bazkari izan ziren Gipuzkoan Oarsoaldea barne, “urtero bezala, parte hartzaile kopurua handitzen jarraitu nahi dugu”.

Mahai horiek. Hori da aurtengo leloa, “mahai bakoitzean partekatzen denari balioa emateko, etxeen unibertso intimoan, istorioak  inguruan dabiltza, distantziak laburtu egiten dira, eta pertsonek elkar ezagutzen dute”. Bizilagunak oso formula erraza dela azaldu dute, “igande bazkari desberdin bat baino ez da. Hala ere, mahaia bera eta mahai zapia partekatzeak aukera ematen die parte hartzaileei hainbat jatorritako bizilagunak ezagutzeko, “askotan ez baitugu haiekin partekatzeko aukerarik izaten”.

Iniziatiba xume, baina ezinbestekoa Carrereren hitzetan, “jendea elkartu, sareak sortu eta beraien artean ezagutu daitezen”.

Iniziatibaren garrantzia nabarmendu du  Nikaraguatik heldu zen Marling Castillo ere. Lan aholkulari da etxeko langileekin SOS Arrazakerian: “Oso garrantzitsua da Bizilagunak programa, mugak apurtzen laguntzeko. Iritsi berria den jendearentzat garrantzitsua partekatzea, mahaiaren bueltan egiten den elkartruke hori. Hurbiltasunaren garrantzia ikaragarria da. Pena da urtean behin baino ez egitea eta ez ematea garrantzia handiagoa, aurreiritziekin apurtzeko”.

Abiatu zutenetik hartzen du parte Bizilagunak programan Oneyda Saezek. Nikaraguatik heldu zen bera ere. Kazetaria da Suarez, lanbide hori zuen sorterrian, baina hemen etxeko langile izan zen, eta supermerkatuetako apaletan produktuak berritzen egiten du lan egun. Iritsi berria zen lehen aldiz parte hartu zuenean eta beretzat esperientzia polita izan zela dio. “Iritsi berriak garenean ez dizkigute ateak erraz zabaltzen, jakin mina badugu ere. Aukera egokia da, ate horiek zabaltzeko, autoktonoen artean bizi gara,  baina aurpegiak baino ez dizkiogu begiratzen elkarri, eta horren arabera bereizi. Emakume migrante bat ikusten duzu, eta pentsatzen duzu, kanpokoa da; baina kanpoko emakume horrek 20 urte darama hemen bizitzen edo 30, eta kanpokoa izaten jarraitzen du”.

Hori apurtzea garrantzitsua da Saezentzat, eta mahaiaren bueltan elkartzeak esanahi handia duela beraientzat aitortu du: “Esan nahi du berdinak garela, jendarte honen parte garela; leku ezberdinetan jaio ginen, baina gizarte honek batzen gaitu”.

Xumea baina indar handiko iniziatiba

Itsaso Cruz Kultur Aniztasun zinegotziak iniziatiba xumea izanik “indar handikoa” dela esan du:”Garrantzia handia dauka egia delako arrazakeria eta diskriminazio egoerak elkar ez ezagutzetik datozela. Halako proiektuek eta egiten diren beste batzuek, azkenean, elkar ezagutzea ekartzen du, eta ezagututa berdintasunak aurkitzea. Xumea, txikia egun bakarrekoa da, baina potentzia handia duen proiektua, beraz”.

Iker Gomez Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko kideak bere aldetik programak hizkuntza ardatza ere baduela esan du eta horregatik onartu dutela gonbidapena, “gogotsu. Euskaraz ari diren familia horietan halako migrante kolektiboak txertatze aldera sinergia horiek lotzeko aukera izatea. Azkenean bertso eskolako ikasle eta familia asko euskaldunak dira, edo elebidunak behintzat, eta Lau HAizetararen komunitatean ere, eta aukera da beraz gure komunitatearekin sinergia horiek lortzeko”.

Izena emateko epea azaroaren 13an bukatuko da. Interesdunek, Oarsoaldeko SOS Arrazakeriaren 658 74 97 56 telefono zenbakira deitu behar dute edo online eman behar dute izena. Egin klik hemen

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.