Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energia eraginkortasunaren alde egindako ahaleginari, saria

50/50 egitasmoaren barruan diru saria jaso dute Bizarainek, Cristobal Gamonek, Karmengo Amak, Elizaldek eta Lezo Herri Eskolak.

Gaurko ekitaldiaren argazki orokorra.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/10/27

Energia eraginkortasuna sustatzeko egindako ahaleginak merezi izan du. Oarsoaldeko bost ikastetxe publikok egindako ekintzen bidez, 35.000 euroko diru aurreztu dituzte CO2 emisioak murriztu dituztelako. Ikastetxe horiek Pasaiako Karmengo Ama Herri Eskola, Oiartzungo Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, eta Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon Ikastetxea nahiz Bizarain Ikastola izan dira. Egindakoagatik olesaz gain, dirutan ere jaso dute aitortza ikastetxe horiek. Baina, sariak emateko Oiartzungo Landetxen gaur egindako ekitaldian, ikasleengan jarri dute fokua. “Lorpen handi horien benetako egileak omentzea garrantzitsua da, hau da, horien atzean ikastetxeetako ikasleak daude”, esan dute Oarsoaldea Garapen Agentziatik.

Izan ere, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean garatu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak finantzatutako egitasmoaren barruan egin dituzte energia aurrezteko eta CO2 gutxiago sortzeko ekintzak eskualdeko ikastetxeetan: 50/50 izena du proiektuak. Oarsoaldeko ikastetxeetan 2019tik ari dira garatzen 50/50.

Egitasmoak hezkuntza komunitateak energia eta uraren kontsumoari dagokionez ohitura iraunkorrak hartzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu, portaera aldaketa sustatuz. Hala, kontsumo eta ekonomia adierazleetan, kontsumoen denbora errealeko monitorizazioan eta hezkuntza komunitate osoa inplikatzeko pizgarrietan oinarritzen da. Pizgarri ekonomiko horiek bi zatitan banatzen dira:

  • Aurrezpenaren % 50 hezkuntza-komunitateari ematen zaio, sari gisa.

  • Gainerako %50a aurrezpen garbia da, eskolako instalazioen eraginkortasuna hobetzera bideratua, horrela aurrezki berriak sortuz.

“Edonola ere, lorpen ekonomikoez eta CO2 emisioen murrizketaz gain, proiektuaren gauzarik baliotsuenak dira baliabideak modu arduratsuan erabiltzeko betebeharra lehenbailehen ulertzea, eta eskaintzen duen esperientzia pedagogikoa”, azaldu dute Oarsoaldetik.

Gauzak horrela, eta hezkuntza komunitateei eman beharrekoaren arabera, honakoa da gaur Landetxen ikastetxe bakoitzak jaso duena: Lezo Herri Eskolak, 6.071,25 euro; Cristobal Gamonek, 4.483,54 euro; Bizarainek, 2.693,98 euro; Karmengo Amak, 2.000 euro; eta Elizaldek 1.935,52 euro.

Babesa
Oarsoaldeko ikasleek askotariko ordezkariak izan dituzte alboan gaurko sari emate ekitaldian. Hala, tokian tokiko hezkuntza zentroetako energia taldeetako kideez eta haien irakasleez gain, Oarsoaldeko udalerrietako hautetsi eta teknikariak, Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariak, eta aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendari Monica Pedreira izan dira Landetxen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.