Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

[Bideoa] Urteko gaurik ilunena Pasaiara heldu da

Donibane, San Pedro eta Antxon ari dira Gau Beltza prestatzen. Sanpedrotarrak gaur elkartuko dira, eta sanjuandarrak, bihar.

Iazko Pasaiako Gau Beltzeko artxiboko irudia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/27

Aurten ere, Gau Beltzak ospatuko dituzte Pasaian hilaren 31n. Barrutiz barruti egun horretako egitarauak antolatzen ari diren bizilagunek gaur arte jakinarazitakoaren arabera, Antxo, Donibane eta San Pedron izango dira urteko gaurik ilunenaren bueltakoak.

Antxo eta San Pedron hilaren 31ra mugatuko dute ospakizuna. Donibanen, aldiz, bihar bertan, larunbatarekin, ekingo diote beldurrak pizteari. Barruti morekoek ez dute eman egitarauaren berri, baina gaur, ostiralarekin, 17:30ean elkartuko dira frontoian, mozorro tailerrean. Gerturatzeko deia egin diete bizilagunei.

Donibaneko Gau Beltza
Haur eta gaztetxoak izango dira protagonista Kultur Aterpean bihar, 17:30etik aurrera. Ordu horretan hasiko da Gau Beltzeko kontakizuna, eta ordubete beranduago abiatuko da prestaketa tailerra, gurasorik gabe. Nork bere kalabaza eraman dezala eskatu dute. Azkenik, gaztetxoek prestaturiko afaria egingo dute 21:00etan LH6tik aurrerakoek.

Asteartean bai, San Juango haur, gazte zein helduei egin diete deia “animatu eta mozorrotzeko”. 18:00etan aurpegi margoketa egingo dute Bixi-Bixiren egoitzan, 19:00etan, kalejira herrian zehar abestuz eta eskean. Ordu eta erdi beranduago, 20:30ean, jaiari amaiera emateko ekitaldia eta merienda egingo dituzte, eta azkenik, 21:30ean, mozorro lehiaketa eta musika.

Antxoko Gau Beltza
Barruti gorrian iaz egin zuten lehen aldiz Gau Beltzeko ibilbide beldurgarria, eta aurten jarraipena emango diote ideia berberari. Datorren asteartean, beraz, 18:30ean ekingo diete haur eta familiek gauerako prestalanei: Biterin kalabazak husteko tailerra eta aurpegi margoketa egingo dute. Nork etxetik kalabaza eraman dezan eskatu dute antolatzaileek, eta baita kristalezko pitxarra bana ere, bertan kandelak sartu ahal izateko.

Gau Beltza 20:00ak inguruan hasiko dela ohartarazi dute Papineko Gazteria eta Antxoko gurasoek —horiek dabiltza antolakuntza lanetan—, baina xehetasun gehiago ez dute eman. Hori bai: lehen aldiz ibilbide beldurgarriaren mapa osatu dute aurten, eta horrek, beharbada, pistaren bat emango dio baten bati… Aurrerapen bideoa ere egin dute. Horratx biak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.