Herriko merkatariak, Pasaia lagunkoiago baterantz bidean
Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.
Horretarako beharrezkoa da, batetik, profesionalen laguntza izatea, zaintza behar duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko; eta bestetik, herri gisa komunitate lagunkoia sortzea, bizitza aktiboa luzatzea ingurunearen lagunkoitasunaren mende baitago hein batean.
Pasaiako saltoki, elkarte edo zerbitzuek adinekoen egunerokorako lagungarriak diren hainbat ekintza egiten dituzte, komunitatean parte hartzeko erraztasunak eskainiz.
Zazpi bideo
Udalak, eguneroko keinu horiek ezagutarazteko asmoz, sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian, zaintzen duen komunitatea sor dadin kontzientziazio-lana egitearren eta ekintzak bultzatzearren.
Horretarako, zazpi bideotan jaso dituzte herriko hainbat merkatariren bizipenak. Matiak egin du grabazio lana, Adinkide eta Hauskor proiektuen laguntzarekin.
Jarraian irakur daitezke ikus-entzunezko horien titular batzuk. Udalaren Youtubeko kontuan, osorik.