Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna dago auzitan"

Lezoko Udaleko EH Bilduko eta EAJko hautetsiak, epaitegietatik euskara jasaten ari den erasoen kontra azaldu dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/27

Euskararen kontrako epaitegien oldarraldiaren aurrean, Lezoko EH Bilduko eta EAJko ordezkariek adierazpen bateratua landu eta jendaurrean aurkeztu dute gaur. “Larria da gertatzen ari dena: euskararen biziberritze prozesuaz harago, milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna dago auzitan, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala. Funtsean, bizikidetza”, esan dute. Aldi berean, azaroaren 4an Bilbon egitekoa den manifestazio nazionalean parte hartzeko eskatu diete lezoarrei, eta gainera, gaur egitekoa den herri argazkira (19:00etan, Gurutze Santuaren plazan) ere ager daitezen egin diete gonbita hautetsiek.

EH Bilduren izenean Mikel Arruti alkatea eta Iker Salaberria Euskara zinegotzia izan dira agerraldian. EAJko partaideak, berriz, Laura Martinez eta Juan Luis Urkizu. Arrutik eta Martinezek hartu dute hitza.

Azaldu dute Lezo beti izan dela harrera herri, “jatorri anitzeko herritarren topaleku”. Horrela, Lezon hamaika hizkuntza biltzen direla adierazi dute. “Halere, herritar horiekin guztiekin batera, berezko hizkuntza eta gutxitutako hizkuntza dugun euskararen normalizazioan aurrera egiteko borondate eta konpromiso sendoa erakutsi dugu”. Azken hamarkadan herrian euskararen ezagutza %4 hazi dela jakinarazi dute, eta udalean bertan euskararen alde egindako urratsei balioa eman diete. Gainera, lezoarren %61 inguruk euskaraz dakitela zerrendatu dute, eta %19 ulertzeko gai direla. “Beraz, gure hizkuntza komunitateak bizi izan duen gutxiagotze prozesu gogorrari aurre egiteko bide luzea dugu oraindik”.

Kezka azaldu dute hautetsiek epaitegiak euskararen normalizazioaren kontra hartzen adi diren erabakien harira. “Oldarraldi judiziala” direla esan dute EH Bilduren eta EAJren ordezkariek, eta “euskararen normalizazio prozesua trabatu eta egindako lanaren bidean atzerapausoak eragiteko olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarafoboak” direla. Azken bi urteetan Euskal Herrian izan diren normalizazioaren kontrako sententziek eragindako herriak zerrendatu dituzte, eta EAEko Udal Legearen eta hori garatzeko dekretuen kontrako sententziak ere salatu dituzte: “Azken epaiek, beraz, toki autonomiaren aurka jotzen dute, eta hizkuntza arloko udal eskumenen garapena mugatzen dute”.

Epaien oinarrira jo dute hautetsiek. “Argi dago azken hilabeteotakoak ez direla sententzia isolatuak. Botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko erabakiaren eta oldarraldiaren erakusle baizik. Ez da kasualitatea epai guztien oinarria zein den: gaztelaniaren nagusitasuna ezartzen dute, eta, beraz, legeak aitortzen digun euskararen ofizialtasuna jartzen dute kolokan”. Horren aurrean, mobilizazio sozialera deitu dituzte lezoarrak. “Bada garaia urrats bat egin, euskararen gaia erdigunean jarri, eta elkarrekin eragiteko. Oraintxe auzitegietatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzakete urte luzeetako ahaleginari esker lortutako eskubideetan eta euskararen biziberritze prozesuan”.

Erlazionatutako edukiaEuskararen kontrako oldarraldiari aurre egingo diote Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.