Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Bekoerrotako sareak zulatu arte, gogor lanean

Munttarpe Eskubaloi Klubak bost talderekin ekin dio 2023-2024 sasoiari. Emakumeen eta gizonen senior taldeak maila bat gora egiteko lehiatuko dira. Harrobiko jokalariak, sendo.

Munttarpek eskubaloia eta musika uztartu nahi ditu proiektu berri batekin. Matraka izango dute bidelagun.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/27

Bizkor hasi du Lezoko Munttarpe Eskubaloi Klubak 2023-2024 sasoia. Orotara bost talderekin ekin diote lehiari: emakumeen Gipuzkoako Lehen Mailakoa, Gizonen Gipuzkoako Bigarren Mailakoa, nesken Gazte Mailako bi lagunarte dituzte, eta bosgarrena nesken Kadete Mailakoa da. Nagore Tolosa kirol elkartearen presidenteak talde nagusien helburuak garbi azaldu ditu: neska seniorrek Euskal Ligara igotzeko fasean nahi dute izan; gizon seniorrek, berriz, herrialdeko lehen mailara igo.

Osasun onean dago Munttarpe, hala baieztatu du Tolosak. Lizentzia asko dituzte, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen die. Harrobian jarri du fokua presidenteak: «Harrobiko taldeetan badugu indarra. Urtetik urtera aldatzen da hori. Aurten ongi goaz, baina gerta daiteke datorren sasoirako lizentzien kopurua jaistea». Izan ere, Ereintza Eskubaloi Taldearekin jokalarien elkartrukerako akordioa du Munttarpek, eta horren arabera jokalari gehiago edo gutxiago izaten dituzte urterik urtera.

Badira bederatzi sasoi lehian hasi zela Munttarpe. Hasierako urteetan seniorren taldeak zituzten bakarrik. Orain, harrobiko taldeekin egitura sendoagoa dute. «Ereintzarekin dugun akordioagatik indartzeko aukera izan dugu. Gainera, geroz eta ezagunagoak gara, gure izena zabaltzen ari da».

Gazteak erakarri
Formazioan zein gazteak erakartzeko lanean dabiltza Munttarpekoak. Hala, Ereintzarekin eta Donibane Eskubaloiarekin batera udan egindako haurren campusari balioa eman nahi izan dio; Eguberrietan ere errepikatuko dute. «Zaila da gazteak eskubaloira erakartzea. Futbolak indar handia du, eta gainera, Lezon Eskola Kirola egiten denean, saskibaloiko partidak dira. Lezo Herri Eskolarekin ere saioak egiten ditugu. Lezo herri txikia da, zaila da jokalariak erakartzea, baina lanean ari gara».

Proiektu asko dituzte buruan, bestalde, Munttarpekoek. Horietako batek Matraka Musika Elkartearekin —taldearen babesleetakoa da— du harremana. «Gauza polit bat landu nahi dugu. Aurrerago, guztiz hezur-mamitzen denean, emango dugu horren berri», iragarri du kirol elkartearen buruak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.