Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Behin-behineko 66 aparkaleku plaza gehiago egokituko dituzte Hospitalillon

Azaroaren 6an hasiko dira egokitze lanekin, eta hil, horren erdialderako eginak izatea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Aurretik Ziriza ondoan egokitu zituzten aparkalekuen irudi birtuala.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/10/27

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak, eta Pasaiako Portuko Agintaritzak adierazi dute Trintxerpeko Hospitalillo inguruan behin-behineko 66 aparkatzeko plaza egokituko dituztela aurki. Zehazki, azaroaren 6an hasiko dira egokitze lanak, eta hil horretako erdialderako erabiltzeko prest izanen direla aurreikusi dute. Horrela, lehendik Ziriza ondoan ezarri ziren 198 tokien osagarri izango da Hospitalilloko gunea.

Adinberriren eraikina egin bitarteko epean izango dira erabilgarri Zirizako 198 tokiak (gauez Trintxerpen erroldatuta daudenek bakarrik aparka dezakete han) nahiz Hospitalilloko 66ak. Horiei, Pasaiako Udalak Aranederren irailean ireki zituen hamazazpi aparkalekuak gehitu behar zaizkie (egoiliarrentzat dira azken horiek). Behin Adinberriren eraikuntzak aurrera egin ahala, plaza horiek kenduko dituzte, proiektu horren barruan 468 tokiko lurpeko parkina egingo baita.

Adinberri
Adinberriko lanak uztailean hasi ziren, 48 hilabeteko egikaritze epearekin. “Gipuzkoako gizartearen zahartzeak dakarren erronka handiari lankidetzatik eta berrikuntzatik erantzuteko” zentroa da, aldundiak zehaztu dutenez. Hala, foru erakundeak adierazi du proiektuan 66 milioi euroko inbertsioa egingo duela, “aldundiak funts propioekin azken hamar urtean egindako inbertsiorik garrantzitsuena da”.

Azpiegiturak adinekoentzako 124 plazako egoitza bat, 22 plaza izango dituzten tutoretzapeko hemezortzi apartamentu, eta eguneko zentro bat izango ditu. Gainera, zahartzearen gaineko ikerketa, esperimentazio eta testaketarako gunea ere izango ditu proiektuak. Trintxerpeko herrigunearekin integratuko den plaza egingo dute aldi berean, “baita hainbat instalazio komun eta erabilera anitzeko gunea ere”, aldundiaren esanetan. 400 lanpostu sortuko direla ziurtatu du foru erakundeak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.