Mozorro bila hasi da Errenteria-Orereta
2024ko Inauterietan herria ezaugarritzeko sei gai proposatu ditu Inauteri Batzordeak. Horien artetik zein aukeratu, herritarren esku.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/10/inauteriak2023.png)
2024ko Inauteriek urrun dirudite, baina horien prestaketarekin hasi behar. Errenteria-Oreretan ohitura dute mozorroen aroa gai batekin ezaugarritzeko, eta jada hasi dira gai horren bila. Inauterietako Batzordeak sei gai jarri ditu mahaiaren gainean, horien artetik herritarrek zein duten gustukoen aukera dezaten bozketa bidez. Honakoak dira sei gai horiek:
- Atrakzio parkeak.
- Musika.
- Munduko kultura.
- Izurriteak edo plagak.
- Drag queen.
- Munduko Inauteriak.
Botoak batzordeak egokitutako guneetan eman behar dira, han ezarri dituzten kutxetan aukeratutako gaia sartuz. Honako tokietan daude kutxak: Lekuona Fabrikan, udaletxean, Xenpelar Etxean, Galtzarabordako kiroldegian, eta Fanderiako kiroldegian.
Botoa emateko aukera azaroaren 6ra arte izanen da zabalik. Behin horien kontaketa eginda, azaroaren 16an jakinarazituko dute batzordekideek zein gai onetsi duten errenteriarrek 2024ko Inauterietan herria, tabernak, dendak eta kuadrillak mozorrotzeko.